Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Aurtengo Inauteri jaia, martxoaren 3an Zipiriñen

Aurtengo Inauteri jaia, martxoaren 3an Zipiriñen

Igande honetan, martxoak 3 Inauteriak helduko dira Sopelara, baina aurtengo jaia Urko kiroldegian ospatu beharrean Zipiriñeko patioan egingo dugu, kirol instalazioak obretan egongo baitira. Okasiorako, Sopelako Udala ekintzaz beteriko egitaraua antolatu du, tailerrak, photocall-a, animazioa, diskoteka…Ekintzak 17:00etan hasi eta 21:00ak arte luzatuko dira. Hartu zuen mozorroak eta, gozatzera!

Informazio gehiago: http://www.sopelaudala.org/index.php/es/agenda-kultura/1450-mozorro-jaia-2019/event_details

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Udalak jakinarazten du mantenu lanak direla eta Txikigunea martxoaren 12 eta 13an, asteartea eta asteazkena, itxita egongo dela egun osoan zehar. Barkatu eragozpenak.
article thumbnail  Aste Santuko oporrak direla, apirilaren 15,16, 17,23, 24, 25 eta 26an Sopelako Ludoketaren ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte izango da. Zerbitzua goizez eskainiko denez, haurrek, egunero eraman beharko dute hamaiketakoa etxetik. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, horretarako, Ludotekarekin kontaktuan jarri beharko dira \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago....
article thumbnailSopelako Udala eta Jai Batzordea 2019ko jaiak antolatzen hasi dira. Hori dela eta, jada tradizionala den jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan jarri da eta bestalde, Sopelako jaietan zuzenean jo nahi duten herriko musika taldeek izena emateko epea ere ireki da. KARTEL LEHIAKETA PARTE-HARTZAILEAK Lehiaketa honetan, nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte banaka edo taldeka;...
article thumbnailBizkaiko Foru Aldundiak 18 eta  29 urte bitarteko gazteen topaketa bat antolatu du martxoaren 14an Aldundiko eta Bizkaiko udaletako ordezkariekin Bizkaia Gaztedi proiektuaren parte hartzeko bideak  hobetzeko eta kontuak emateko proposamenak biltzeko. Gazteen eta administrazioen arteko elkarrizketa arina ahalbidetzeko Drams Lab metodogia erabiltzen da. Informazio gehiagorako: ...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia