Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak ELEren kontzertua martxoaren 9ra atzeratuko da

ELEren kontzertua martxoaren 9ra atzeratuko da

Sopelako Udalak jakinarazten du martxoaren 8rako, Emakumearen Egunerako aurreikusita dauden greba deialdiak direla eta, martxoaren 8an Kurtzio Kultur Etxean 20:00etan ospatu behar zen ELE “What Night Hides” kontzertua martxoaren 9an ospatuko dela.

Ostiralerako erositako sarrerak larunbaterako baliagarriak izango dira. Halaber, nahi dutenei dirua itzuliko zaie.

ELE “What Night Hides” diskaren aurkezpena

2016ko “Summer Rain” diskaren ondoren, Madrilgo abeslari, pianojole eta konpositorea den Elena Iturrieta, ELEk, “What Night Hides” lana plazaratu zuen 2018ko martxoan, Londoneko Abbey Road estudioetan grabatua. Ekoizpen ezihobe hau lortzeko, bere ohiko musikariez eta Abbey Road estudioetako orkestaz inguratu zen. Soinuaren dotoretasuna, moldaketa eta erregistroen aniztasunak, bai Elenaren ahotsean zein konposaketetan, azken aldiko lanik garrantzitsuenetako baten aurrean gaudela erakusten digute.

  • Data: Martxoak 9, larunbata
  • Ordua: 20:00
  • Sarrera: 8 €
  • Partaideak: Elena Iturrieta “ELE” (pianoa eta ahotsa), Amable Rodriguez (gitarra), Cristian Chiloé (bateria), Manuel Castro (bajua), Loralí Bartolomé eta Harry Bloom (ahotsak), Julio Martín (hammond).

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail LUDOTEKA   Dagoeneko eskuragai duzue Ludotekak martxorako antolatu dituen jardueren programazioa: IHAUTERI JAIA NOIZ:  Martxoak 2 (larunbata) PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte,  denak goizez (11:00-14:00) METODOLOGIA: Haur guztiak elkarrekin (4-12 urte), etorriko dira etxetik mozorrotuta (nahi duten eran) desfilea egiteko eta amaieran, ihauteri tostadak dastatuko dituzte. IPUIN KONTALARIA...
article thumbnailSopelako Udalak jakinarazten du martxoaren 8rako, Emakumearen Egunerako aurreikusita dauden greba deialdiak direla eta, martxoaren 8an Kurtzio Kultur Etxean 20:00etan ospatu behar zen ELE “What Night Hides” kontzertua martxoaren 9an ospatuko dela. Ostiralerako erositako sarrerak larunbaterako baliagarriak izango dira. Halaber, nahi dutenei dirua itzuliko zaie. ELE “What Night Hides” diskaren...
article thumbnailLudotekan izena emateko epea zabalik egongo da otsailaren 11tik 24ra, biak barne Kurtzio Kultur Etxeko sarreran edota udal web gunean. Ekintzak Ludotekan egingo dira martxoaren 1etik ekainaren 28ra bitartean eta 4 eta 12 urte bitarteko umeek hartu dezakete parte.Haur guztiek elkarrekin parte hartuko dute adina kontuan hartu gabe, ordutegi librean, astelehenetik ostiralera 17:00etatik...
article thumbnailAurreko edizioetako arrakastari esker, aurten berriro ere Sopelako Udalak TAUI Media ekoizlearekin elkarlanean, eta bestelako laguntzaileekin batera, laugarren urtez jarraian Sopela Surf Film Festival antolatu du. Ekimenak surfaren inguruko laburmetrai desberdinak proiektatzean datza eta beste batzuen artean, Sopela nazioarte mailan surfak duen erreferentzia gisa ezartzea du helburu. Aurreko...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia