Izen-emateak Ludotekan, otsailaren 11tik 24ra

Ludotekan izena emateko epea zabalik egongo da otsailaren 11tik 24ra, biak barne Kurtzio Kultur Etxeko sarreran edota udal web gunean. Ekintzak Ludotekan egingo dira martxoaren 1etik ekainaren 28ra bitartean eta 4 eta 12 urte bitarteko umeek hartu dezakete parte.

Haur guztiek elkarrekin parte hartuko dute adina kontuan hartu gabe, ordutegi librean, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara. Larunbatean txikienen ordutegia (2015etik 2012ra jaioak) 11:00etatik 14:00etara izango da, nagusiena  (2011tik 2007ra jaioak), berriz 17:00etatik 20:00etara.

Ordainketa martxoaren 1etik 10era egin beharko da (biak barne) Kurtzio Kultur Etxeko sarreran. Prezioak: 20€ (lehen haurra), 18€ (bigarren haurra) eta 16€ (hirugarren haurra eta hurrengoak). Halaber, otsailaren 28an, osteguna, 19:00etan Ludotekan bertan bilera informatiboa egingo da.

Informazio gehiago: 94 656 94 82 /   E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.