Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Izen-emateak Ludotekan, otsailaren 11tik 24ra

Izen-emateak Ludotekan, otsailaren 11tik 24ra

Ludotekan izena emateko epea zabalik egongo da otsailaren 11tik 24ra, biak barne Kurtzio Kultur Etxeko sarreran edota udal web gunean. Ekintzak Ludotekan egingo dira martxoaren 1etik ekainaren 28ra bitartean eta 4 eta 12 urte bitarteko umeek hartu dezakete parte.

Haur guztiek elkarrekin parte hartuko dute adina kontuan hartu gabe, ordutegi librean, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara. Larunbatean txikienen ordutegia (2015etik 2012ra jaioak) 11:00etatik 14:00etara izango da, nagusiena  (2011tik 2007ra jaioak), berriz 17:00etatik 20:00etara.

Ordainketa martxoaren 1etik 10era egin beharko da (biak barne) Kurtzio Kultur Etxeko sarreran. Prezioak: 20€ (lehen haurra), 18€ (bigarren haurra) eta 16€ (hirugarren haurra eta hurrengoak). Halaber, otsailaren 28an, osteguna, 19:00etan Ludotekan bertan bilera informatiboa egingo da.

Informazio gehiago: 94 656 94 82 /   E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.



Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail LUDOTEKA Dagoeneko eskuragai duzue Ludotekak maiatzerako antolatu dituen jarduerenprogramazioa: MARAKAK (T) / GITARRA (N) NOIZ: Maiatzak 4 (larunbata). PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte. METODOLOGIA: Adin bakoitza bere txandan, etxetik ekarritako materialarekin, marakak eta gitarrak egingo dituzte eramateko.   ARKATZ POTEAK (T) / LANDAKETA (N) NOIZ: Maiatzak 11 (larunbata). PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12 ...
Agenda kulturala: 2019ko apirila
2019eko apirilaren 02a
article thumbnailApirilak 5 GHERO, AZKEN EUSKALDUNA TARTEAN TEATROA ANTZERKIA Ordua: 20:00 Tokia: Kurtzio Kultur Etxea Euskeraz Sarrera: 8 € Dramaturgia: Patxo Telleria Zuzendaritza: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza   Apirilak 6 OSASUNAREN MUNDU EGUNA SOPELA SASOIAN 11:00-13:00 Udaletxeko plazan 11:00 Body-combat 11:30 Pilates 12:00 Sh’bam 12:30...
article thumbnailArgitaratu da 2019ko apirileko Sopela Gurea aldizkaria eta laster banatuko da etxeetan. Bitartean hemen irakurri edo deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/3-sopela-gurea
Agenda kulturala 2019: apirila-iraila
2019eko martxoaren 29a
article thumbnailEskuragai honako estekan 2019ko apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua eta iraileko agenda kulturala: http://sopelaudala.org/index.php/eu/dokumentuak-sopela/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia