Sopelak Sopela Surf Film Festival ekimenaren edizio berria ospatuko du asteburu honetan

Aurreko edizioetako arrakastari esker, aurten berriro ere Sopelako Udalak TAUI Media ekoizlearekin elkarlanean, eta bestelako laguntzaileekin batera, laugarren urtez jarraian Sopela Surf Film Festival antolatu du. Ekimenak surfaren inguruko laburmetrai desberdinak proiektatzean datza eta beste batzuen artean, Sopela nazioarte mailan surfak duen erreferentzia gisa ezartzea du helburu.

Aurreko urtean bezala, hitzordua hirukoitza izango da eta urtarrilaren 31n eta otsailaren 1 eta 2an ospatuko da Kurtzio Kultur Etxean 17:00ak eta 21:30ak bitartean, doako sarrerekin. Sopela Surf Film Sessions ekintza ugariz osaturik egongo da, nabarmentzekoak dira, besteak beste: tailerrak, hitzaldiak, solasaldiak, kontzertuak eta laburmetrai eta dokumentalen proiekzioak.

Urtarrilak 31, osteguna:

Tailerrak eta hitzaldiak (plaza mugatuak), aurretiazko izen-ematea: www.sopelasurffilmfestival.eus

17:00-20:00: Ainara Legardon: “Musika eta ikusentzutezkoak: aholkuak eta era egokian burutzeko gida” 

20:00-21:00: Ayucar (Zineuskadi) eta Ainhoa Gonzalez (Europa creativa) ‘Ikusentzunezko sektoreari laguntza’

Laburmetraiak eta dokumentalak (18:30-21:00):

Aurkezleak: Olaia Elorriaga eta Alberto Urrutia 

Otsailak 1, ostirala:

Laburmetraiak eta dokumentalak (18:30-21:30):

Aurkezleak: Olaia Elorriaga eta Alberto Urrutia.

Bertan izango dira:  Natxo González, Kepa Acero, Jon Aspuru.

Bukatu eta gero, Sopela Surf Film Festival 2019 jaialdia La Atalaia del Gardoki-n

Otsailak 2, larunbata:

Solasaldia: Ana Urrutia “Ahalduntzearen esnatzea emakumezko surflarien esentzia XXI mendean”

Elkarrizketak: Aitor Francesena (Gallo),  Leire Garmendia y Tay Steele

Laburmetraiak eta dokumentalak:

Aurkezleak: Olaia Elorriaga/Ana Urrutia eta Alberto Urrutia.

Informazio gehiago: www.sopelasurffilmfestival.eus