Agate Deuna 2019

Aurtengoan, AGATE DEUNAren ospakizuna era herrikoi eta parte hartzaileagoa egiteko asmoarekin, ez da txapelketarik antolatuko eta herriko talde, elkarte eragile eta abarrei honako gonbidapena luzatzen dizuegu:

Goizeko deialdia:

Eguerdiko 12:00etan Larrabasterrako Urgitxeta plazan, talde guztiak elkarrekin abestera gonbidatzen ditugu. Horren ondoren, mokadutxo bat emango da parte hartzaile guztientzat (beti ere aldez aurretik izena eman duten talde, eragile, elkarte eta kolektiboentzat).

Arratsaldeko deialdia:

Arratsaldeko 18:30etatik aurrera: Sopelako Udaletxeko plazan, talde guztiak elkarrekin abestera gonbidatzen ditugu. Horren ondoren, txokolatada bat antolatuko da parte hartzaile guztientzat (beti ere aldez aurretik izena eman duten talde, eragile, elkarte eta kolektiboentzat).

Deialdi bietan parte hartzeko aukera dago, eta hortaz gain talde bakoitzak herrian zehar nahi duen tokietan abesteko aukera izango du.

Izena emateko, baldintza hauek betetzea eskatzen da: