Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Agate Deuna 2019

Agate Deuna 2019

Aurtengoan, AGATE DEUNAren ospakizuna era herrikoi eta parte hartzaileagoa egiteko asmoarekin, ez da txapelketarik antolatuko eta herriko talde, elkarte eragile eta abarrei honako gonbidapena luzatzen dizuegu:

Goizeko deialdia:

Eguerdiko 12:00etan Larrabasterrako Urgitxeta plazan, talde guztiak elkarrekin abestera gonbidatzen ditugu. Horren ondoren, mokadutxo bat emango da parte hartzaile guztientzat (beti ere aldez aurretik izena eman duten talde, eragile, elkarte eta kolektiboentzat).

Arratsaldeko deialdia:

Arratsaldeko 18:30etatik aurrera: Sopelako Udaletxeko plazan, talde guztiak elkarrekin abestera gonbidatzen ditugu. Horren ondoren, txokolatada bat antolatuko da parte hartzaile guztientzat (beti ere aldez aurretik izena eman duten talde, eragile, elkarte eta kolektiboentzat).

Deialdi bietan parte hartzeko aukera dago, eta hortaz gain talde bakoitzak herrian zehar nahi duen tokietan abesteko aukera izango du.

Izena emateko, baldintza hauek betetzea eskatzen da:

  • Taldeak 10 pertsonakoak izango dira gutxienez.
  • Taldeak Sopelakoak izango dira.
  • Talde bakoitzak arduradun bat izendatuko du. Taldea adinez txikikoek osatzen badute, arduraduna adinez nagusia izan beharko da.
  • Taldekide guztiek baserritarrez jantzita joan beharko dute.
  • Izena ematea urtarrilaren 31ra arte, Kurtzio Kultur Etxean edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. e-posta eta 944065505 telefonoaren bidez.
  • Entregatu beharreko datuak:
    • Taldeko arduraduna izango den kidearen izen-abizenak, telefonoa eta NANaren fotokopia.
    • Taldearen izena.

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan eta Gaztelekuan urrian zehar.  Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud   LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. GAZTELEKUA: 94 656 94...
article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan irailean zehar. Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud Kontaktua: 94 656 94 82...
article thumbnailIrailaren 25ean, asteazkena, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en  “Musua” ikuskizuna ospatuko da Udaletxeko plazan. Bi saio eskainiko dira, 17:00etan eta 19:00etan. Sarrerak Udaletxean, Sopelarin, Kurtzio Kultur Etxean eta www.sopela.eus web gunean egongo dira salgai (helduak: 8 €, umeak: 5 €). Erroldatuek irailaren 16tik aurrera erosi ahal izango dituzte sarrerak eta ez erroldatuek, aldiz,...
article thumbnail  Beste urte batez, iraileko bigarren asteburuan Sopelako udaletxeko inguruak eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dira Euskal Jaia ekimenari esker. Eta jaiak behar den bezala ospatzeko, Udalak adin guztiei zuzendutako ekintza ugari antolatu ditu irailaren 6, 7 eta 8rako. Euskal Jaia 1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortu zen eta geroztik,...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia