Asteburu honetan Gabonetako Jolas Gunea Urko kiroldegian

Ume zein gazteek asteburu honetan zehar dibertsio eta entretenimenduz beteriko programa batekin disfruta dezaten, Sopelako Udalak Gabonetako Jolas Guneko ateak irekiko ditu bihar Urko kiroldegian. Instalazioak igandera arte, abenduak 30, egongo dira irekita eta sarrera doakoa izango da. Leku-kopuruari dagokionez, mugatua izango da (600 pertsona).

Hiru egun hauetan zehar, parte-hartzaileek joko, ekintza eta tailerrez osaturiko egitarau zabal batekin gozatzeko aukera izango dute honako ordutegian: 11:00-14:00 eta 17:00- 20:00.

Hona hemen programa bere osotasunean: