Ludoteka: 2019ko urtarrileko programazioa

Sopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan urtarrilean zehar. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: tailerrak, laba lanparak egiteko eta pinpilinpauxak eraikitzeko ekintzak eta Donostiako Zientzia Museora irteera.

Gabonetako oporrak direla eta zerbitzua abenduaren 16tik urtarrilaren 6 arte itxita egongo da (biak barne). Halere,  nahi duenak baimena emailez bidali dezake, zerbitzua berriro martxan jartzean, heldutako ordenean jasoko dira.

Aipatzekoa da ere, Gabonetan zehar, Sopelako Ludotekak jostailu bilketarekin jarraitzen duela etxean nahi ez diren jostailu horiek beste aukera bat izan dezaten herriko umeen gozamenerako. Beraz, norbaitek interesa izatekotan, jostailuak Ludotekan utzi ditzake (astelehena-ostirala: 17:00-20:00 eta larunbatak 11:00-14:00 / 17:00- 20:00) . Bertako arduradunek jostailuen banaketa egingo dute Txikigune eta Ludoteka artean urte-tartea kontuan izanda (0-12 urte).

Hona hemen urtarrileko egitaraua bere osotasunean:

Laba lanpara

Tximeletak

Zientzia museoa

Ekintzen inguruko informazio gehiagorako, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud

Kontaktua: 94 656 94 82 /   E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.