Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ludoteka: 2019ko urtarrileko programazioa

Ludoteka: 2019ko urtarrileko programazioa

Sopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan urtarrilean zehar. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: tailerrak, laba lanparak egiteko eta pinpilinpauxak eraikitzeko ekintzak eta Donostiako Zientzia Museora irteera.

Gabonetako oporrak direla eta zerbitzua abenduaren 16tik urtarrilaren 6 arte itxita egongo da (biak barne). Halere,  nahi duenak baimena emailez bidali dezake, zerbitzua berriro martxan jartzean, heldutako ordenean jasoko dira.

Aipatzekoa da ere, Gabonetan zehar, Sopelako Ludotekak jostailu bilketarekin jarraitzen duela etxean nahi ez diren jostailu horiek beste aukera bat izan dezaten herriko umeen gozamenerako. Beraz, norbaitek interesa izatekotan, jostailuak Ludotekan utzi ditzake (astelehena-ostirala: 17:00-20:00 eta larunbatak 11:00-14:00 / 17:00- 20:00) . Bertako arduradunek jostailuen banaketa egingo dute Txikigune eta Ludoteka artean urte-tartea kontuan izanda (0-12 urte).

Hona hemen urtarrileko egitaraua bere osotasunean:

Laba lanpara

  • NOIZ: Urtarrilak 12 (larunbata)
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte,  denak goizez (11:00-14:00)
  • APUNTATZKEO AZKEN EGUNA: Urtarrilak 10 (osteguna) edo taldea betetzean.
  • METODOLOGIA: Haur guztiak elkarrekin (11:00-14:00) etxetik ekarritako kristalezko pote batean (taparekin) laba lanpara bat egingo dute eramateko

Tximeletak

  • NOIZ: Urtarrilak 19 (larunbata)
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12 urte
  • METODOLOGIA: Txikiek eta nagusiek, bakoitza bere txandan, tximeletak egingo dituzte etxera eramateko.

Zientzia museoa

  • NON: Donostia (Gipuzkoa).
  • NOIZ:  Urtarrilak 26 (larunbata)
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte
  • APUNTATZKEO AZKEN EGUNA: Urtarrilak 7 (astelena) edo taldea betetzean.
  • PREZIOA: zehazteke (ordainketa, urtarrilaren 9tik 16ra ludotekan bertan).
  • METODOLOGIA:Tutoreekin Kurtzio Kultur Etxean 10:00etan geldituko gara. Miramonera abiatuko gara zientzia museoa ezagutzera. Bertan, planetarioa bisitatu eta elementuen inguruko ikuskizun batekin gozatu ondoren, instalazioetan bazkalduko dugu eta Kurtzio Kultur Etxera bueltatuko gara 17:00etarako

Ekintzen inguruko informazio gehiagorako, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud

Kontaktua: 94 656 94 82 /   E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSan Pedro jaiak heltzear dira, ekainak 27tik 30era ospatuko ditugu aurten. Sopelako Udalak eta Jai Batzorde herrikoiak prestatutako egitarauan, adin guztietarako ekintzak antolatu dituzte. Umeentzako gunea Zipiriñeko patioan kokatuko da eta gazteentzako gunea Balearen Parkean. Antzerkia ere, ikusi ahal izango dugu Sopelako kaleetan ohikoak diren beste hainbat ekintzekin batera, hala nola,...
article thumbnail  Sopelako Musika eskolak, Arima Dantza Eskolaren laguntzarekin, rock kontzertu bat antolatu du ekainaren 13rako, osteguna. Ikuskizuna 19:00etan izango da  Jauregizar Plazan.  
article thumbnail  LUDOTEKA Dagoeneko eskuragai duzue Ludotekak ekainerako antolatu dituen jardueren programazioa: HORMA-IRUDIA NON: Ludotekan NOIZ: Ekainak 1 (larunbata) PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte METODOLOGIA: Haur bakoitza bere ordutegian, txandan ateratako argazkiekin mural bat egingo dute Kurtzio apaintzeko. MUNARRIKOLANDARA IRTEERA NON:  Sopelan NOIZ:  Ekainak 8 (larunbata) PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12 ...
article thumbnail Maiatzaren 19an Udalekuetan izena emateko epea bukatu zen eta hona hemen emaitzak UDALEKU IREKIAK 1.TXANDA: Ez da zozketa egin, beraz, izena eman duten guztiek daukate plaza. 2.TXANDA: Ez da zozketa egin, beraz, izena eman duten guztiek daukate plaza. 3. TXANDA: Ez da zozketa egin, beraz, izena eman duten guztiek daukate plaza. 4. TXANDA: Ez da zozketa egin, beraz, izena eman duten guztiek...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia