Agortuta "Go!azen 5.0" eta "Pinocho Glu Glu" ikuskizunetarako sarrerak

Sopelako Udalak jakinarazten du “Go!azen 5.0” ikuskizun musikalerako eta “Pinocho Glu Glu” umeentzako antzerki musikaturako sarrerak agortu egin direla jada.

Go!azen 5.0

Udara iritsi da berriro ere eta Basakabik ateak zabaldu ditu. Eta honekin batera, abentura, maitasun istorio eta lagunen arteko kontu berriak sortuko dira. Batzuetan umorez beteak, beste batzuetan berriz, negarra eragingo digutenak. Aurreko urteetan bezala, antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna.

“Pinocho Glu Glu”