Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Hurrengo asteburuan “Musikaldia” musika zikloa Kurtzion

Hurrengo asteburuan “Musikaldia” musika zikloa Kurtzion

Sopelako Udalak jarduera musikalak sustatzen jarraitzen ditu eta beste urte batez Musikaldia udazkeneko musika zikloa antolatu du. Ekimena abenduaren 14, 15  eta 16an ospatuko da Kurtzio kultur etxean.

Ostiralean, abenduak 14, abesbatzen topaketa bat ospatuko da zeinetan Sopelako Lagun Artea, Barrikako Aita Gotzon eta Gorlizko Lirain abesbatzek jardungo duten.

Bestalde, larunbatean, hilak 15, The Upper Room” gospel taldearen txanda izango da. The Upper Room 2005. urtean jaio zen Iñaki Miguelekin pianoan eta Mikel San Jose ahotsan. Bikote bezala Euskal Herri osoan zehar euren gospel kontzertuak eskaini dituzte kultur etxetan, elizetan eta aretoetan. Gaur egun, The Upper Room zazpikote formatuan aurkezten da, Karlos Etxaniz, Santi Romano eta Olatz Otxoa (koruak), Andoni Etxebeste (bateria) eta Maria Soriazu (baxua). Taldeak, batez, ere, euskal gospel kantu propioak eskaintzen ditu, baina baita musika-mota honetako abestirik garrantzitsuenak egiten dituzte.

Azkenik, igandean, abenduak 16, “Grandes concertantes de la óperaemanaldia ospatuko da. Operaren atal ikusgarrienetarikoa Kontzertatoa da, non abeslari gehienak agertzen diren. Horregatik “Operaren Kontzertato handiak” ikuskizuna, aho arku osoko (soprano, mezzosoprano, tenore, batitono eta baxu) bost abeslarik osatuta ez da ohiko gauza; lehen mailako artistak beharrezkoak direlako operaren hamaika kontzertato jarraian eskaintzeko, non publikoa hunkituta geldituko den.

Sarrerak Kurtzio kultur etxean Udaletxean edota Sopelarinen eskuratu ahal izango dira honako ordutegietan:

Astelehenetik ostiralera:

  • Kurtzio Kultur Etxea: 11:00-14:00 / 16:00-20:00
  • Udaletxea: 09:00-13:30
  • Sopelarin Larrabasterra: 09:00-13:30

Larunbatak eta igandeak:

  • Kurtzio Kultur Etxea: 11:00-14:00 / 17:00-20:00

Egitaraua

Abenduak 14

Abesbatzen topaketa: Coro Lagun Artea (Sopela), Aita Gotzon abesbatza (Barrika),

Coro Lirain abesbatza (Gorliz)

Ordua: 19:30 - Sarrera: 3€

Abenduak 15

“The Upper Room” gospel

Ordua: 20:00 - Sarrera: 4€

Abenduak 16

Grandes concertantes de la ópera

Ordua: 19:00 - Sarrera: 4 €

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

Agate Deuna 2019
2019eko urtarrilaren 18a
article thumbnailAurtengoan, AGATE DEUNAren ospakizuna era herrikoi eta parte hartzaileagoa egiteko asmoarekin, ez da txapelketarik antolatuko eta herriko talde, elkarte eragile eta abarrei honako gonbidapena luzatzen dizuegu: Goizeko deialdia: Eguerdiko 12:00etan Larrabasterrako Urgitxeta plazan, talde guztiak elkarrekin abestera gonbidatzen ditugu. Horren ondoren, mokadutxo bat emango da parte hartzaile...
Agenda kulturala: 2019ko urtarrila
2019eko urtarrilaren 08a
article thumbnailUrtarrilak 10 HISTORIA DE UNA PASIÓN GENERO IKUSPEGIKO ZINEMA Osteguna Ordua: 18:00 Iraupena: 125 min. Tokia: Kurtzio Kultur Etxea Gaztelaniaz Sarrera doan Antolatzailea: Itzartu Elkartea   Urtarrilak  11 ROMAN eta JULIETA BOROBIL Teatroa Ostirala Ordua: 20:00 Tokia: Kurtzio Kultur Etxea Euskaraz Sarrera: 6 € Egilea: Iñaki Rikarte Zuzendaria: Anartz Zuazua Aktoreak: Jose Ramon Soroiz, Tanya de...
article thumbnailArgitaratu da 2019ko urtarrileko Sopela Gurea aldizkaria eta laster banatuko da etxeetan. Bitartean hemen irakurri edo deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/3-sopela-gurea
article thumbnailEskuragai honako estekan 2019ko urtarrila, otsaila eta martxoko agenda kulturala: http://sopelaudala.org/index.php/eu/dokumentuak-sopela/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia