Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Larunbat honetan, azaroak 3, Putxera Eguna Sopelan

Larunbat honetan, azaroak 3, Putxera Eguna Sopelan

Beste urte batez, azaroaren lehenengo larunbatean Sopelak usain berezi eta goxo-goxoa izango du. IX. urtez jarraian Marmiton Kolektiboak Pepetxinen omenez antolatzen duen Putxera Eguna ospatuko dugu Sopelan. 

Izen emateak doakoak izango dira eta 9:00etatik 11:00ak arte egingo dira udaletxeko plazan. Putxerak, aldiz, 12:00ak eta 13:00ak artean aurkeztu beharko dira eta parte-hartzaile bakoitzak bi putxera aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

Osagaiei dagokionez, txorizoa, odolostea, urdaia eta sahieskia ezinbestekoak izango dira eta txerrikia edota txahal-hegala bezalakoak ere onartu egingo dira.

Sariak ere ugariak izango dira. Alde batetik, 10 sari orokor egongo dira, txapelez, garaikurrez, ikatzez, pizgailuz eta diruz osaturikoak. Beste alde batetik,15 sari herrikoi banatuko dira.

Zaila izango da iazko marka haustea, izan ere guztira,163 putxera elkartu baitziren, baina… ezina, ekinez egina! Animatu eta parte hartu!

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Udalak jakinarazten du mantenu lanak direla eta Txikigunea martxoaren 12 eta 13an, asteartea eta asteazkena, itxita egongo dela egun osoan zehar. Barkatu eragozpenak.
article thumbnail  Aste Santuko oporrak direla, apirilaren 15,16, 17,23, 24, 25 eta 26an Sopelako Ludoketaren ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte izango da. Zerbitzua goizez eskainiko denez, haurrek, egunero eraman beharko dute hamaiketakoa etxetik. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, horretarako, Ludotekarekin kontaktuan jarri beharko dira \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago....
article thumbnailSopelako Udala eta Jai Batzordea 2019ko jaiak antolatzen hasi dira. Hori dela eta, jada tradizionala den jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan jarri da eta bestalde, Sopelako jaietan zuzenean jo nahi duten herriko musika taldeek izena emateko epea ere ireki da. KARTEL LEHIAKETA PARTE-HARTZAILEAK Lehiaketa honetan, nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte banaka edo taldeka;...
article thumbnailBizkaiko Foru Aldundiak 18 eta  29 urte bitarteko gazteen topaketa bat antolatu du martxoaren 14an Aldundiko eta Bizkaiko udaletako ordezkariekin Bizkaia Gaztedi proiektuaren parte hartzeko bideak  hobetzeko eta kontuak emateko proposamenak biltzeko. Gazteen eta administrazioen arteko elkarrizketa arina ahalbidetzeko Drams Lab metodogia erabiltzen da. Informazio gehiagorako: ...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia