Ostiral honetan Cara Dillon eta Sam Lakemanen kontzertua Kurtzion

Sopelako Udalak ostiral honetarako, urriak 26, Cara Dillon Irlandako ezohiko abeslari eta Sam Lakeman bere senarraren kontzertua antolatu du. Folk ikuskizuna Kurtzio kultur etxean izango da eta 20:00etan hasiko da. Sarrerak (12 euro) udaletxean, Sopelarin Larrabasterra, Kurtzio kultur etxean eta http://bit.ly/2FEWcyP web gunean  daude salgai.

Cara Dillon abeslari irlandarrak, dauden folk sari guztiak jaso dituenak, generoak eta mugak gainditzen dituen musika egiten du. Izan ere, bere burua ez du puristatzat jotzen, eta tradizioaren mugez haragoko musika egiten duela dio.