Gonbidapenak eskuragai trenaren 125.urteurrena ospatzeko

Trenaren 125.urteurrena dela-eta, Sopelako Udalak auzotarren esku jarriko ditu Larrabasterra-Plentzia tren-ibilbidea garai bateko konboi batean egiteko gonbidapenak. Txangoa Larrabasterrako geltokian hasiko da, 12:15etan, eta bidaia bakarra egingo da. 

Gobidapenok Larrabasterrako Turismo Bulegoan hartu ahal izango dira, ordu hauetan:

Auzotarrek bulegora heldu ahala banatuko zaizkie gonbidapenak eta gehienez ere, 2 txartel emango dira pertsona bakoitzeko.