Martxan Sopelako Ludotekako ikasturte berria

Irailaren 15ean Sopelako Ludotekako 2018-2019 ikasturte berria hasiko da. Aurten gainera, nobedadeak egongo dira.

Astean zehar egingo diren ekintzetan, haur guztiek elkarrekin parte hartuko dute adina kontuan hartu gabe, ordutegi librean, 17:00etatik 20:00etara. Larunbatean, aldiz, txikienen (4- 6 urte)  ordutegia 11:00etatik 14:00ak artekoa izango da eta nagusiena (7 -12 urte), berriz 17:00etatik 20:00etara. 

Aipatzekoa da ere, 2018-2019 ikasturtean 4 urte betetzen dituzten haurrek ere parte hartu ahal izango dutela Ludotekan.

Informazio gehiagorako: