Ekintzaz jositako Euskal Jaia ospatuko du Sopelak asteburuan

Beste urte batez, Sopelako Udalak hamar ekintza baino gehiagoz osaturiko egitaraua antolatu du Euskal Jaia ekimenaren edizio berria ospatzeko xedez. Jaiok euskal jaietako ohitura garrantzitsuenak biltzen dituzte: gastronomia, musika, dantzak, kirola, etab.

Programazioa, adin guztiei zuzendutakoa, irailaren 8an, larunbata, hasiko da euskal produktu onenak bilduko dituen Nekazal Azokarekin eta igandean, hilak 9an, bukatuko da 18:00etan Udaletxeko plazan egingo den umeentzako disko festarekin.

1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortutako ekimen hau dela eta hortaz, iraileko bigarren asteburuan, Udaletxeko plaza eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri izango dira. Aipatutako ekintzez gain, bestelako ekintzak antolatu dira. Nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean, Hika konpainiaren “Sagartu” antzerki, musika eta dantza ikuskizuna; jardun musikalak  Barinatxe txistu taldea,  Sopela Kantari eta Sopelako panderojoleen eskutik; Eguzkilore eta Meñakoz dantza taldearen euskal dantza ikuskizunak, aizkolari eta pala txapelketak, baita sukalki, gazta, barazki, lora eta fruta lehiaketak ere.

Egitaraua:

8 LARUNBATA Udaletxeko plazan

9 IGANDEA Udaletxeko plazan

KARTELA