Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ekintzaz jositako Euskal Jaia ospatuko du Sopelak asteburuan

Ekintzaz jositako Euskal Jaia ospatuko du Sopelak asteburuan

Beste urte batez, Sopelako Udalak hamar ekintza baino gehiagoz osaturiko egitaraua antolatu du Euskal Jaia ekimenaren edizio berria ospatzeko xedez. Jaiok euskal jaietako ohitura garrantzitsuenak biltzen dituzte: gastronomia, musika, dantzak, kirola, etab.

Programazioa, adin guztiei zuzendutakoa, irailaren 8an, larunbata, hasiko da euskal produktu onenak bilduko dituen Nekazal Azokarekin eta igandean, hilak 9an, bukatuko da 18:00etan Udaletxeko plazan egingo den umeentzako disko festarekin.

1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortutako ekimen hau dela eta hortaz, iraileko bigarren asteburuan, Udaletxeko plaza eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri izango dira. Aipatutako ekintzez gain, bestelako ekintzak antolatu dira. Nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean, Hika konpainiaren “Sagartu” antzerki, musika eta dantza ikuskizuna; jardun musikalak  Barinatxe txistu taldea,  Sopela Kantari eta Sopelako panderojoleen eskutik; Eguzkilore eta Meñakoz dantza taldearen euskal dantza ikuskizunak, aizkolari eta pala txapelketak, baita sukalki, gazta, barazki, lora eta fruta lehiaketak ere.

Egitaraua:

8 LARUNBATA Udaletxeko plazan

  • Nekazal azoka 10:00etatik aurrera
  • Goizean zehar Sopelako Barinatxe txistu taldeak eta Sopela Kantarik herriko kaleak alaituko dituzte
  • 11:30 "Sopelako Udala" Pala Txapelketako Finalak. Udal pilotalekuan. Sarrera: doan
  • 13:30 Sari Banaketa Gazta, barazki, lora eta fruta txapelketa
  • 20:00 Antzerki, musika eta dantza ikuskizuna “Sagartu” HIKA konpainiaren eskutik. Udaletxeko berdegunean (euria izatekotan Zipiriñen)

9 IGANDEA Udaletxeko plazan

  • Goizean zehar Sopelako Panderojoleek  herriko kaleak alaituko dituzte
  • 10:00-11:00 Sukalki Txapelketan izen-ematea. Udaletxean
  • 11:30 Herri kirolak: Bikotekako Bizkaiko Aizkolari Txapelketa Bikoteka. Udaletxeko berdegunean
  • 12:30 Euskal dantzak Eguzkilore eta Meñakoz dantza Taldeekin
  • 13:00-13:30 Kazolen aurkezpena
  • 14:00 Sukalki txapelketaren sari banaketa
  • 18:00 Umeentzako Disko festa. Udaletxeko plazan (euria izatekotan Zipiriñen)

KARTELA

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan irailean zehar. Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud Kontaktua: 94 656 94 82...
article thumbnailIrailaren 25ean, asteazkena, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en  “Musua” ikuskizuna ospatuko da Udaletxeko plazan. Bi saio eskainiko dira, 17:00etan eta 19:00etan. Sarrerak Udaletxean, Sopelarin, Kurtzio Kultur Etxean eta www.sopela.eus web gunean egongo dira salgai (helduak: 8 €, umeak: 5 €). Erroldatuek irailaren 16tik aurrera erosi ahal izango dituzte sarrerak eta ez erroldatuek, aldiz,...
article thumbnail  Beste urte batez, iraileko bigarren asteburuan Sopelako udaletxeko inguruak eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dira Euskal Jaia ekimenari esker. Eta jaiak behar den bezala ospatzeko, Udalak adin guztiei zuzendutako ekintza ugari antolatu ditu irailaren 6, 7 eta 8rako. Euskal Jaia 1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortu zen eta geroztik,...
article thumbnailBeste urte batez, ikasturte berriari begira Sopelako Udalak ume zein helduentzako zazpi udal ikastaro jarri ditu martxan urrian eta ekainean zehar. Horien artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste: TANGOA Astearteak: 19:30 - 21:00 (urriak 2 - maiatzak 28) Prezioa: 110 € HELDUENTZAKO OINARRIZKO EUSKAL DANTZAK Asteazkenak: 18:00 - 19:30 (urriak 3 - ekainak 12) Prezioa: 70 € HELDUENTZAKO EUSKAL...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia