Sopelako 2018ko Euskal Jaian txosnak instalatzeko oinarriak

Hurrengo 2018ko irailaren 8an aurtengo Euskal Jaia ospatzea aurreikusten da. Ikusita ospakizun honetan, eta pasa den urteetan gertatu zen bezala, azokara hurbilduko den jendeari edari eta janari ezberdinak saltzeko udal jabetza publikoan txosna batzuen instalazioa baimentzea aurreikusten du Sopelako Udalak. Beharrezkoa da hortaz, eskariak aurkezten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak bete beharrekoak arautzea, eta baita lizentziak emateko jarraitu beharreko prozedurari eta, azkenik, emandako baimenen exekuzio baldintzak arautzea.

Ildo horretan, Sopelako Udalak 2018. urteko Euskal Jaian instalatu beharreko txosnen oinarriak onartu ditu.

OINARRIAK