Igande honetan bisita gidatua Sopelako labarretara

Sopelan, itsaslabar ikusgarriak, hondartza atseginak eta lasaiak aurkitu ahal ditugu, paisaia hauetaz gozatzeko, labarretara bisita gidatua antolatu da igande honetarako, uztailak 29.

Ekimena, doakoa izango da, 10:00etan hasiko da eta Sopelako turismo bulegotik irtengo da (Loiola Ander Deuna 28). Leku kopurua mugatua izango da, beraz, aldez aurretik eman beharko da izena Turismo Bulegoan bertan edota 94 406 55 19 telefonoan. Informazio gehiago: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.