Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Hurrengo igandean, uztailak 15, lasterketa nudistaren XIX. edizioa ospatuko da Sopelan

Hurrengo igandean, uztailak 15, lasterketa nudistaren XIX. edizioa ospatuko da Sopelan

Beste urte batez, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak "Patxi Ros Saria" lasterketa nudistaren edizio berria antolatu dute. Aurtengoa XIX.a izango da eta hurrengo igandean, uztailak 15, ospatuko da Barinatxeko hondartzan.

Lasterketa 13:30etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Halaber, lasterketako partaide guztiei oparitxoa emango zaie eta domina bana umeei.

Izena ematea, doakoa izango da eta lasterketaren egunean egingo da, Barinatxe hondartzan bertan. 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

Agate Deuna 2019
2019eko urtarrilaren 18a
article thumbnailAurtengoan, AGATE DEUNAren ospakizuna era herrikoi eta parte hartzaileagoa egiteko asmoarekin, ez da txapelketarik antolatuko eta herriko talde, elkarte eragile eta abarrei honako gonbidapena luzatzen dizuegu: Goizeko deialdia: Eguerdiko 12:00etan Larrabasterrako Urgitxeta plazan, talde guztiak elkarrekin abestera gonbidatzen ditugu. Horren ondoren, mokadutxo bat emango da parte hartzaile...
Agenda kulturala: 2019ko urtarrila
2019eko urtarrilaren 08a
article thumbnailUrtarrilak 10 HISTORIA DE UNA PASIÓN GENERO IKUSPEGIKO ZINEMA Osteguna Ordua: 18:00 Iraupena: 125 min. Tokia: Kurtzio Kultur Etxea Gaztelaniaz Sarrera doan Antolatzailea: Itzartu Elkartea   Urtarrilak  11 ROMAN eta JULIETA BOROBIL Teatroa Ostirala Ordua: 20:00 Tokia: Kurtzio Kultur Etxea Euskaraz Sarrera: 6 € Egilea: Iñaki Rikarte Zuzendaria: Anartz Zuazua Aktoreak: Jose Ramon Soroiz, Tanya de...
article thumbnailArgitaratu da 2019ko urtarrileko Sopela Gurea aldizkaria eta laster banatuko da etxeetan. Bitartean hemen irakurri edo deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/3-sopela-gurea
article thumbnailEskuragai honako estekan 2019ko urtarrila, otsaila eta martxoko agenda kulturala: http://sopelaudala.org/index.php/eu/dokumentuak-sopela/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia