Uztailaren 20an ostirala ,Santa Marina eguna ospatuko da Sopelan

Tradizioari jarraituz, uztailaren 20an Santa Marina eguna ospatuko da izen bereko baselizaren inguruan. 10:00etan txupina botako da udaletxean, eta gero, Barinatxe Taldeko txistulariekin batera, kalejira egingo da Santa Marinara arte.

10:00etan hasiko den mezaren ostean, 11:30ean ohorezko aurreskua eta lore eskaintza egingo da Fernando Ansoleagaren omenez. 12:00etan hamaiketakoaren txanda helduko da, eta oraindik gosea ase ez dutenek herri-bazkaria izango dute, 14:00ak aldera.

Azkenik, 17:00etan tortilla txapelketa izango dugu, eta horren ostean eguna biribiltzeko, 18:00etan, erromeria.

Hurrengo esteka honetan deskargatu dezakezu programa:

PROGRAMA SOPELAKO JAIAK 2018