Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak El Columpio Asesino eta la Sra. Tomasa taldeek agurtuko dute uda Sopela Kosta Festen

El Columpio Asesino eta la Sra. Tomasa taldeek agurtuko dute uda Sopela Kosta Festen

 

  • Irailaren 20tik 23ra izango da, eta jarduera eta kontzertu guztiak doan eskainiko ditu barriro
  • 10 talde eta DJ arituko dira orotara, tartean Travellin´Brothers Little Band, Grises, Liher, The Icer Company, Moonshakers, Zazkel, Melenas eta Dj Tirry&Teri
  • Surfaz eginiko laburmetraiak aurkezteko epea zabalik da dagoeneko, irailaren 2ra arte hartuko baitira lanak
  • Jaialdiaren laugarren edizioak Surf Bussines Meeting ekitaldia eta Euskadiko Surf Zirkuitoko lehiaketa hartuko ditu, besteak beste

Sopelan 2018ko ekainaren 5ean udako azken asteburuan Sopelan Kosta Fest entzutetsuaren bostgarren edizioa egingo da, eta irailaren 20 eta 23 artean ehunka jarduera eta musika-emankizun erabat doan eskainiko ditu. Jaialdiaren antolatzailea udala da, eta gaur kartel ofiziala aurkeztu du. Bertan, Nafarroako El Columpio Asesino taldea eta Katalunyako La Sra. Tomasa dira erakargai nagusietakoa.

Egitarauak batu dituen ekitaldi denak hondartzetan, itsas-labarretan, inguruko mendietan, Kurtzion eta udaletxeko plazan egingo dira. Hain justu ere, bertan kokatuko da musika-kontzertuen oholtza nagusia.

Ostirala, irailaren 21a. La Sra. Tomasa Katalunyako taldearen elektro-mestizoa eskaintza originala da, latin amerikako sustraidun erritmoak –salsa edo txa-txa-txa– musika elektroniko modernoagoarekin nahasten baititu. Gipuzkoako Grises arituko da egun horretan, indie-rock musikaz beteriko De Peces y Árboles bilduma berria plazaratu berri duen taldea; The Icer Company Iker Ziaren egitasmo pertsonala da, garai batean Arima Sutan taldean aritu ostean; Iruñeako lau neskek, Oihanak, Leirek, Mariak eta Laurik osaturiko Melenas taldearen pop-rocka eta Dj Tirry&Teri izango dira lehen jardunaldiko gainerako musikariak.

Larunbatean, irailaren 22an, El Columpio Asesino nafarren after-punka izango da Sopela Kosta Fest honetako erakargai nagusienetakoa. Litekeena da, gainera, beren disko berria aurkeztea jaialdi honetan. Travellin´Brothers Little Band taldearen ohiko Rhythm & Bluesa metalekin osatuko dute, Liher donostiarrek Tenpluak Erreteko diskoa aurkeztuko dute, Zazkel bilbotarrek 80ko hamarkadako ukitua duen pop-rocka joko dute, eta jardunaldian Moonshakers-en rock, psikodelia, garaje, surf eta punk rocka entzungo dira.

Sopela Kosta Fest jaialdiaren kartel osoa eta taldeen ordutegiak jaialdiko web orrian ikus daitezke, www.sopelakostafest.com gunean, egitarau osoarekin batera.

500 euro laburmetrai onenari

Antolatzaileak Sopela Kosta Fest jaialdiko laburmetraien edizio honetan parte-hartuko duten bideo-lanak jasotzen ari dira egunotan, irailaren 2ra arte.

Parte-hartzea erabat doakoa da eta lehiatu ahal izateko nahikoa da jaialdiaren web orrian izena ematea, www.sopelakostafest.com helbidean, aurrez laburmetraia eskegi den plataformaren lotura jarrita (YouTube, Vimeo, etab.) Lehiaketaren baldintza eta oinarri guztiak Sopela Kosta Fest jaialdiaren web gunean bertan ikus daitezke.

Laburmetraia guztiek surfa izan beharko dituzte ardatz, eta gehienez 30 minutuko luzera.

Sarituak izaten diren laburmetraia guztiak jendaurrean pantailaratuko dira, jaialdiaren lehen jardunaldian egingo den gala berezian, ostegunean, irailaren 20an. Gainera, jaialdiko web orri ofizialean ere ikusi ahal izango dira.

Guztira 1.000tik gora euro banatuko dira saritan laburmetraien laugarren lehiaketa honetan. Lanik onenak 500 euroko dirusaria jasoko du, 250 euro Euskal Herriko egile onenak eta beste 250 euro ‘Taula Lila’ alorreko irabazleak. Atal honetan emakumeek eginiko laburmetraiek parte-hartuko dute, eta emakumezkoek surfean duten presentziari garrantzia emango zaio, estereotipoak edota genero ikuspegiko desberdintasunak apurtzeko grinarekin, beti ere. Horrez gain, bi sari berezi egongo dira, 125na eurokoak, Sopelan erroldatutako lanik onenarentzat eta erabat euskaraz sortutako laburmetraiarentzat.

Irailaren 21ean, ostirala, ‘Surf Bussines Meeting’ jardunaldia egingo da, surfak turismoa erakartzeko dituen abantailak aztertzeko, eta alor-ekonomiko honetan egin daitezkeen hobekuntzei buruzko hausnarketa egiteko

Ehunka jarduera, musu-truk

Sopela Kosta Festen bostgarren ekitaldiak kirol honen inguruko kulturari lotutako hainbat ikastaro eta aisialdiko ekintza eskainiko ditu, bai eta Euskal Herriko surf zirkuitoan sona handia duten txapelketak ere.

Sopelako Udalak eta Euskal Herriko Surf Federazioak elkarlanean jarraituko dute Euskadiko surf zirkuitorako baliogarria den txapelketa hartzeko, eta Arrietara hondartzan euskal espezialista onenetako zenbaitzu elkartuko dira, honenbestez.

Egitaraua beste makina bat ekitaldirekin osatuko da, hala nola mendi eta labarretara txango gidatuekin, Tai-Chi saioekin, kale-ikuskizunekin, Sopela Beer Fest, haurren tailerrekin edota kometa tailerrekin.

Informazio guztia eskuratzeko, jaialdiko web ofizialean ikus daiteke, hau da, www. sopelakostafest.com orrian.

 

 

 

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan urtarrilean zehar. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: tailerrak, laba lanparak egiteko eta pinpilinpauxak eraikitzeko ekintzak eta Donostiako Zientzia Museora irteera. Gabonetako oporrak direla eta zerbitzua abenduaren 16tik urtarrilaren 6 arte itxita egongo da (biak barne). Halere,  nahi duenak baimena emailez bidali dezake, zerbitzua...
article thumbnailSopelako Udalak jakinarazten du “Go!azen 5.0” ikuskizun musikalerako eta “Pinocho Glu Glu” umeentzako antzerki musikaturako sarrerak agortu egin direla jada. Go!azen 5.0 Udara iritsi da berriro ere eta Basakabik ateak zabaldu ditu. Eta honekin batera, abentura, maitasun istorio eta lagunen arteko kontu berriak sortuko dira. Batzuetan umorez beteak, beste batzuetan berriz, negarra eragingo...
article thumbnailEuskararen Nazioarteko Egunaren barruan (abenduak 3) eta sopeloztarren artean euskararen inguruko ekintza kulturalak sustatzeko helburuarekin, Sopelako Udalak musika, antzerki, dantza eta zine jarduera antolatu ditu hurrengo egunetarako. Ekintza guztiak Kurtzio kultur etxean izango dira, sarreren prezioa 8 eurokoa izango da eta euskaraz egingo dira. Ostiral honetan, azaroak 30, “Ur berri urte...
article thumbnailDagoeneko eskuragai duzue ludotekak abendurako antolatu dituen jardueren programazioa: GABON JAIA: NON: Ludotekan NOIZ: Abenduak 1 (larunbata) PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte,  denak goizez (11:00-14:00) APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: azaroak 29 (osteguna) edo taldea betetzean. METODOLOGIA: Haur guztiak elkarrekin, ludoteka apainduko dute eta ondoren, txokolatada egingo dute.  SANTO TOMAS: NON:...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia