Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Musikanp ekimenean parte hartzeko izen-emateak maiatzaren 31ra arte zabalik

Musikanp ekimenean parte hartzeko izen-emateak maiatzaren 31ra arte zabalik

 

  • Kolonietan parte hartu nahi dutenek Udaletxean, Sopelarinen edota Kurtzio kultur etxean eman ahal izango dute izena.
  • Musikanp, uztailaren 16tik 21era gauzatuko da eta guztira, 50 leku eskainiko dira. Ekimena Sopelan erroldaturik dauden 11 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Leku guztiak betetzen ez badira, Sopelan erroldaturik ez dauden umeek izena emateko aukera izango dute.  
  • Behar duten adingabeentzako ere zaintze zerbitzua egongo da 8:00 eta 9:00ak artean.

Sopelako Udalak antolatutako udako kolonietako Musikanp ekimenean parte hartzeko izen-emateak zabalik jarraituko dute hurrengo ostegunera arte, maiatzak 31. Musikanp, uztailaren 16tik 21era gauzatuko da eta guztira, 50 leku eskainiko dira. Ekimena Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 11 eta 15 urte bitarteko gazteei (2018ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte) zuzenduta dago. Hala eta guztiz ere, leku guztiak betetzen ez badira, Sopelan erroldaturik ez dauden umeek izena emateko aukera izango dute, itxaron zerrendan geratuko direlarik.

Astelehen, astearte, asteazken eta ostegunean, hilak 16, 17, 18 eta 19 hurrenez hurren, ordutegia 09:00ak eta 15:00ak artekoa izango da. Ostiralean, aldiz, koloniak egun osoan zehar gauzatuko dira,  janaria, askaria eta afaria barne (bertan lo egingo dute).  Eta azkenik, larunbateko ordutegia, 8:00etatik 17:00etara izango da eta gosaria eta bazkaria ere barne egongo dira. Aipatzekoa da ere behar duten adingabeentzako zaintze zerbitzua egongo dela 8:00 eta 9:00ak artean.

Kolonietan parte hartu nahi dutenek Udaletxean, Sopelarinen edota Kurtzio kultur etxean eman ahal izango dute izena. Udaletxean eta Sopelarinen astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30ak arte eta Kurtzion astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Prezioa (gazte bakoitzeko eta txandako):

  • Matrikula arrunta: 55 €
  • Bigarren neba-arreba: 40 €
  • Hirugarren neba-arreba: 34 €
  • Oinarrizko errenta jasotzen dutenek: 34 €

 Neba-arreben deskontuak hauek txanda eta udaleku mota berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

Ludotekako urriko programazioa
2018eko irailaren 21a
article thumbnailDagoeneko eskuragai duzue ludotekak urrirako antolatu dituen jardueren programazioa: APUNTATZEKO SUKALDE TAILERRAK Urriak 11: apuntatzeko azken eguna, urriak 9 (asteazkena) Urriak 15: apuntatzeko azken eguna, urriak 13 (larunbata) Urriak 24: apuntatzeko azken eguna, urriak 22 (astelehena) Urriak 26: apuntatzeko azken eguna, urriak 24 (asteazkena) ROLE PLAYING (T)/ PINTXO HOTZEN LEHIAKETA  NON: ...
article thumbnailTrenaren 125.urteurrena dela-eta, Sopelako Udalak auzotarren esku jarriko ditu Larrabasterra-Plentzia tren-ibilbidea garai bateko konboi batean egiteko gonbidapenak. Txangoa Larrabasterrako geltokian hasiko da, 12:15etan, eta bidaia bakarra egingo da.  Gobidapenok Larrabasterrako Turismo Bulegoan hartu ahal izango dira, ordu hauetan: Irailaren 14an, ostiralean, 16:00etatik 18:00etara. Irailaren 15ean,...
article thumbnailIrailaren 15ean Sopelako Ludotekako 2018-2019 ikasturte berria hasiko da. Aurten gainera, nobedadeak egongo dira. Astean zehar egingo diren ekintzetan, haur guztiek elkarrekin parte hartuko dute adina kontuan hartu gabe, ordutegi librean, 17:00etatik 20:00etara. Larunbatean, aldiz, txikienen (4- 6 urte)  ordutegia 11:00etatik 14:00ak artekoa izango da eta nagusiena (7 -12 urte), berriz...
article thumbnailBeste urte batez, Sopelako Udalak hamar ekintza baino gehiagoz osaturiko egitaraua antolatu du Euskal Jaia ekimenaren edizio berria ospatzeko xedez. Jaiok euskal jaietako ohitura garrantzitsuenak biltzen dituzte: gastronomia, musika, dantzak, kirola, etab. Programazioa, adin guztiei zuzendutakoa, irailaren 8an, larunbata, hasiko da euskal produktu onenak bilduko dituen Nekazal Azokarekin eta...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia