Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ostiral honetan, Paddam bikoteak musika frantsesa ekarriko du Sopelara

Ostiral honetan, Paddam bikoteak musika frantsesa ekarriko du Sopelara

 

Musika frantsesa egiten duen Paddam bikoteak kontzertu berezi bat eskainiko du ostiral honetan, maiatzak 11, arratsaldeko 20:00etan, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, non  "Le Récital de la Chanson" ikuskizuna aurkeztuko duen. Bikoteak, Estefanía S. Wulf ahotsean eta Iñaki Miguel Camio piano eta gitarran, “chanson” musika frantsesaren bidez ibilaldi bat eskainiko du. 

Errezitaldian, 50. eta 60. hamarkadako musika frantseseko abestirik ospetsuenak entzuteko aukera izango da. Une hunkigarriak, erritmodun doinuez txandakatuko dira, guztiontzat  ezagunak diren klasikoak interpretatuz. Paddamen errepertorioak betiko kantuak jasotzen ditu, Edith Piafen “La Vie en Rose” edota Charles Aznavourren “La Boheme” besteak beste. 

Horrez gain, ikuskizunean ahots eta gitarra set bat ere eskainiko da, George Brassens eta Francis Cabrel kantautoreei dedikatua. Paddam bikotearen ikuskizun honek arrakasta handia lortu du Bizkaiko beste udalerri batzuetan, Bilbon, Gernika, Busturian eta Sestaon, besteak beste, eta ostiral honetan sopeloztarrak liluratzeko helburuarekin helduko dira Kurtzio Kultur Etxera. Sarreren prezioari dagokionez, helduentzako 4 eurokoa izango da eta umeentzako 3 eurokoa.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan eta Gaztelekuan abenduan zehar. Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. GAZTELEKUA: 94 656...
article thumbnailBizkaiko Foru Aldundiak eta Uribe Kostako udalek “#Zure iritzia jakin nahi dugu” galdetegia prestatu dute. Uribe Kostako 15 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eskualdean gazteentzat egin diren programetan izan duten parte hartzea eta programa horiei buruz duten iritzia ezagutzeko eta dituzten beharrizan, helburu eta erronka nagusiak zein diren jakiteko. Galdetegia anonimoa da. 2020ko...
article thumbnail Santu Guztien bezpera dela eta, hurrengo asteburuan adin guztiei zuzendutako zenbait ekintza antolatu ditu Udalak,  kale antzerkia, umeentzako tailerrak eta filme emanaldi bat, besteak beste. Sopeloztarren aisialdiarekin lotuta, Udalak, beste urte batez, 7 udal ikastaro jarri ditu martxan 2020-2021 ikasturterako. Interesdunek hilaren 28ra arte izango dute izena emateko aukera Kurtzio Kultur...
Ludoteka eta Gaztelekua martxan!
2020eko urriaren 02a
article thumbnailSopelako gazteek badute euren aisialdiaz gozatzeko aukera, izan ere Ludoteka eta Gaztelekuko zerbitzuak martxan dira jada, eta okasiorako, tailer, irteera eta joko berriak antolatu dira. 4 eta 12 urte bitarteko umeek Ludotekan ondo baino hobeto pasatuko dute astelehenetik ostiralera 17:00ak eta 20:00ak bitartean eta larunbatetan, aldiz, 11:00etatik 14:00etara (4-6 urte) eta 17:00etatik...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia