Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak 2018ko maiatzeko agenda kulturala

2018ko maiatzeko agenda kulturala

 

Maiatzak 6-13-20-27 EUSKERAZ OLGETAN

Ordua: 12:00-14:00

Tokia: Jauregizar plaza (euria egitekotan: Kurtzio Kultur Etxea)

Euskaraz

 

Maiatzak 6 UDABERRI JAIA

12:30 Pandero joleak eta Trikitilariak

13:00 Meñakoz Dantza taldea (ume txikiak) eta Eguzkilore Dantza taldea.

13:30 Nagusien Dantza taldea.

13:50 Taldeko Argazkia.

14:00 Sopela Kantarirekin kalejira

18:00 Dantza plaza Dangiliske taldearekin

Tokia: Udaletxeko plaza

Antolatzailea: Meñakoz Kultur Erakundea

 

Maiatzak 10 ESPIAS. GENERO IKUSPEGIKO ZINEMA

Ordua: 18:00

Tokia: Kurtzio Kultur Etxea

Gaztelaniaz

Iraupena: 120 min.

Sarrera doan

Antolatzailea: Itzartu Elkartea

Maiatzak  11 PADDAM - LE RÉCITAL DE LA CHANSON. KONTZERTUA

Ordua: 20:00

Lekua: Kurtzio Kultur Etxea

Sarrera: 4 €

PADDAM taldeak, Estefania S. Wulf ahotsean eta Iñaki Miguel Camio gitarra eta pianoan, “Le Recital de la Chanson” ikuskizuna aurkezten digu. Frantziar musikaren inguruko bidai honetan, 40. 50. eta 60. hamarkadako abestirik esanguratsuenak azpimarratko dituzte, Edith Piaf, Charles Aznavour eta Alain Barrièrenak beste askoren artean.


Maiatzak  12 KUADRILA EGUNA

14:30 Bazkaria. Jarraian kuadrilen arteko jolasak

19:00 Poteo musikatua

Antolatzailea: Sopelako kuadrilen koordinakundea.

 

Maiatzak  12-13 XXXII. IBILALDI HERRIKOIA

LARUNBATA

Ordua: 18:30-20:00

Lekua: Udaletxeko Plazan

Diskofesta (Sopelako merkarari elkartearen eskutik) eta txokolatea guztiontzat

 

IGANDEA

Helduen irteera: 08:30

Umeen irteera (11 urte arte)

Irteera lekua: Akilino Arriola 1

Izen ematea egunean egingo da, irteera baino lehen

Antolatzailea: Urko Mendi Taldea


Maiatzak 20 ZINEMA FAMILIARRA. PRINTZE TXIKIA

Ordua: 18:00

Tokia: Kurtzio Kultur Etxea

Euskaraz

Iraupena: 108 min.

Sarrera doan

Antoine de Saint-Exupéryk idatzi eta ilustratu zuen istorio ederra, haren obrarik ezagunena, gazte eta helduentzako edizio bikaina, bakardadea, adiskidetasuna, maitasuna... bezalako gai sakonak modu ezin originalagoan lantzeko.


Maiatzak 24 AHORA O NUNCA. GENERO IKUSPEGIKO ZINEMA

Ordua: 18:00

Tokia: Kurtzio Kultur Etxea

Gaztelaniaz

Iraupena: 91 min.

Sarrera doan

Antolatzailea:Itzartu Elkartea

Eva eta Alex bikotea dira, urte askoren ostean, maitemindu ziren leku berberean ezkontzea erabakitzen dute: Ingalaterrako landazabaleko herri txiki batean. Ezkontzaren antolaketan arazoak sortzen hasiko dira airekontrolatzaileen greba batek senargaia eta gonbidatuak emaztegaia eta bere lagunekin batzea oztopatzen duenean.


Maiatzak 27 LINBO PLANETA. HAUR ANTZERKIA

Ordua: 18:00

Tokia: Kurtzio Kultur Etxea

Euskaraz

Sarrera: 4 € (haurrak) / 6 € (helduak)

Ikuslego orokorra

Numa. Bakarrik bizitzera ohitua,hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria. Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker bakarrik egin daitekeen bidaia batean.

AGENDA MAIATZA-IRAILA

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Udalak jardun musikalak sustatzen jarraitzen du eta beste urte batez, Musikaldia, udazkeneko musika-zikloaren edizio berri bat antolatu du. Aurten, guztira lau ikuskizun eskainiko dira abenduaren 12, 13, 14 eta 15ean Kurtzio Kultur Etxean.Ostegunean, abenduak 12, Bilbon 2012. urtean otxoteen genero musikalari jarraitasuna emateko sortutako “Lur maitea” zortzikoteak jardungo du...
article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan eta Gaztelekuan abenduan zehar.  Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. GAZTELEKUA: 94...
article thumbnailBeste urte batez, Sopelako Udalak jada ohikoa den Olentzero eta Mari Domingiren marrazki lehiaketa antolatu du 5 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteentzat. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, euren lanak abenduaren 1a, igandea, baino lehen entregatu beharko dituzte Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta 11, Sopela), astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta...
Sailkapena Putxera Eguna 2019
2019eko azaroaren 02a
article thumbnailBeste urte batez, Marmiton taldeak Sopelako Udalaren laguntzarekin antolatutako Putxera Eguna hitzordu arrakastatsua izan da. Aurtengo edizioa, berezia izan da oso, 10 urte bete baitu Pepetxin oroitzen duen lehiaketa herrikoiak. Guztira 162 kuadrilla aurkeztu dira eta guztiei gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu. Honez gain, partaide guztiei barkamena ere eskatu behar diegu, puntuen...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia