Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Luzatuta jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea

Luzatuta jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea

Sopelako 2018ko jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea luzatu da. Lanak datorren igandera arte aurkeztu ahal izango dira, apirilak 22.

KARTEL LEHIAKETA 2018

PARTE-HARTZAILEAK

Lehiaketa honetan, nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte banaka edo taldeka; egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

LANAK

Kartelaren gaiak jaiekin zerikusia eduki beharko du, eta derrigorrez beste lehiaketa batzuetan saritu bakoa izango da. Teknika eta kolorea libreak izango dira eta tamaina DIN A3koa izango da euskarri zurrunean finkatuta aurkezten delarik. Ordenagailuz eginez gero, kartelaren euskarri informatikoa ere aurkeztu behar izango da JPEGen eta 300ppp-tako kalitatean gutxienez.

TESTUA

Kartelean jarri beharreko testua honako hau da:

SOPELAKO JAIAK 2018

San Pedro ekainak 28 junio-uztailak 1 julio

Karmenak uztailak 13-16 julio

Sta. Marina uztailak 20 julio 

AURKEZPENA

Lanak egilearen sinadura barik aurkeztuko dira eta kartazal itxi batean egilearen identifikazio datuak sartuko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa. Obra eta gutunazalari zenbaki bat jarriko zaizkie hartzerakoan. Lanak Kurtzio Kultur Etxean aurkeztu behar izango dira: astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, edo/eta larunbat eta igandetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Antolatzaileek arreta handiz zainduko dituzte  lanak,  baina   ez   dute   hauen galera edo apurketa euren ardurapean hartuko. 

EPEA

Lanak entregatzeko azken eguna Apirilak 22 (igandea) izango da, 20:00ak arte.

EBAZPENA

Epaimahaia Zirrimarra elkartea izango da eta hartzen dituen erabakiak apelaezinak izango dira.

SARIAK

  • Maila nagusian (18 urtetik gorakoentzat):
    • Lehenengo saria: 500€ herriko denda batean gastatzeko
    • Egile sopeloztar onenari (irabazlea ez dena): 150€ herriko denda batean gastatzek
  •  Haur eta Gazteen atalean
    • Lehenengo saria 4-7 urte bitartean: OPARIA
    • Lehenengo saria 8-10 urte bitartean: OPARIA
    • Lehenengo saria 11-14 urte bitartean: OPARIA
    • Lehenengo saria 15–18 urte bitartean: 80 € Sopelako denda batean gastatzeko

LANAK ETA ERAKUSKETA

Saritutako lana Kurtzio Kultur Etxearen jabegora pasatuko da. Sarituak izan ez diren lanak batzeko epea 2018ko uztailaren 2tik 6ra izango da, eta egun horreen ostean jaso barik gelditutakoak kultur etxearen esku lotuko dira.

**Oharra: Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea esan gura du.

Informazio gehiago: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 94 406 55 05

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

Ludotekako urriko programazioa
2018eko irailaren 21a
article thumbnailDagoeneko eskuragai duzue ludotekak urrirako antolatu dituen jardueren programazioa: APUNTATZEKO SUKALDE TAILERRAK Urriak 11: apuntatzeko azken eguna, urriak 9 (asteazkena) Urriak 15: apuntatzeko azken eguna, urriak 13 (larunbata) Urriak 24: apuntatzeko azken eguna, urriak 22 (astelehena) Urriak 26: apuntatzeko azken eguna, urriak 24 (asteazkena) ROLE PLAYING (T)/ PINTXO HOTZEN LEHIAKETA  NON: ...
article thumbnailTrenaren 125.urteurrena dela-eta, Sopelako Udalak auzotarren esku jarriko ditu Larrabasterra-Plentzia tren-ibilbidea garai bateko konboi batean egiteko gonbidapenak. Txangoa Larrabasterrako geltokian hasiko da, 12:15etan, eta bidaia bakarra egingo da.  Gobidapenok Larrabasterrako Turismo Bulegoan hartu ahal izango dira, ordu hauetan: Irailaren 14an, ostiralean, 16:00etatik 18:00etara. Irailaren 15ean,...
article thumbnailIrailaren 15ean Sopelako Ludotekako 2018-2019 ikasturte berria hasiko da. Aurten gainera, nobedadeak egongo dira. Astean zehar egingo diren ekintzetan, haur guztiek elkarrekin parte hartuko dute adina kontuan hartu gabe, ordutegi librean, 17:00etatik 20:00etara. Larunbatean, aldiz, txikienen (4- 6 urte)  ordutegia 11:00etatik 14:00ak artekoa izango da eta nagusiena (7 -12 urte), berriz...
article thumbnailBeste urte batez, Sopelako Udalak hamar ekintza baino gehiagoz osaturiko egitaraua antolatu du Euskal Jaia ekimenaren edizio berria ospatzeko xedez. Jaiok euskal jaietako ohitura garrantzitsuenak biltzen dituzte: gastronomia, musika, dantzak, kirola, etab. Programazioa, adin guztiei zuzendutakoa, irailaren 8an, larunbata, hasiko da euskal produktu onenak bilduko dituen Nekazal Azokarekin eta...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia