Eskoziar doinuak nagusituko dira larunbatean Kurtzion
- Bisitak: 11051
Bain eta Cunningham, eskoziar musika tradizionalaren bi musikaririk onenetarikoak dira. Bikote izugarria osatzen dute, melodien apaltasuna eta beraien musika tresnekin (esku soinua eta bibolina) erakusten dute beraien piezak maisu lanak direla.
Beraiekin batera, Xabi Aburruzaga trikitilaria izango da, Glasgow-ko Celtic Connections jaialdian aritu ondoren, hirukote formatuan aurkeztuko ditu bere azken disketako abestiak, KELTIK azken diskako abestiak nabarmenduko direlarik.
Hitzordua esan bezala, larunbat honetan izango da, Kurtzion, arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak Udaletxean, Sopelarinen (Larrabasterra), Kurtzio Kultur Etxean eta web orrialdean http://bit.ly/2FEWcyP eskuratu ahal dira, 12 euroko prezioan.