Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Otsailaren 1, 2 eta 3an Sopela Surf Film Sessions ekimenaren bigarren edizioa ospatuko da

Otsailaren 1, 2 eta 3an Sopela Surf Film Sessions ekimenaren bigarren edizioa ospatuko da

 

Sopela nazioarte mailan surfak duen erreferentzia gisa ezartzeko xedez, Sopelako Udalak, TAUI Media ekoizlearekin elkarlanean, bigarren urtez jarraian Sopela Surf Film Sessions izeneko surfaren inguruko laburmetrai desberdinak proiektatzeko ekimena antolatu du.

Aurten, gainera, ekimena nobedadez beterik dator. Batetik, hitzordua hirukoitza izango da eta otsailaren 1, 2 eta 3an ospatuko da Kurtzio Kultur Etxean 19:00ak eta 21:00ak bitartean, doako sarrerekin. Eta bestetik, bigarren edizio hau kalitate handiagokoa izango da. Izan ere, ez baitago era hoberik ekimena gailentzeko eta Sopela nazioarte mailako mapan kokatzen laguntzeko,  proiektatuko diren dokumentalen egileak gure udalerrira hurbilduz baino. Honela, beraien lanak aurkeztu ahal izango dituzte eta Kurtzio Kultur Etxean elkartuko den publikoarekin bere esperientziak elkarbanatu. Gonbidatu nabarmenen artean honakoak agertzen dira: Inka Reichert, German Pinelo, Mireia Martinez, Annika Von Schütz, Garazi Sanchez, Carlos Arrola, Cesare Maglioni, David Bustamante, Ator Francesena “Gallo” eta Carlos Ferrandiz.

Otsailaren 1ean Elizabeth Pepin & Paul Ferrarisen “La Maestra”, Nathan Curren eta Pierre Denovelen “Biarritz Surf Gang” eta Jon Aspururen “A dream come true” proiektatuko dira. Otsailaren 2an, German Pineloren “Big Session San Borondon”, “The Carpenter” eta “Freedom Filipinhes”, Philip Gnadt eta Mickey Yamineren “Gaza Surf Club”, Diego Borgesen “The Blinking Island” eta Borja Amondarainen “Sorginetxe Big Wave Erronka 2018”. Eta azkenik otsailaren 3a, larunbata, emakumezkoen surfa izango da gai bakarra. Inka Reicherten "White Waves", Annika Von Schützen "Set up to sell - Surfen als Lifestyleprodukt”, Mireia Martinezen "Lanzarote”, "Traveler 1" eta “Maldivas", Victor Cresporen “Bali Utopía” eta Ixa Llambiasen” Testigo” eta “An oddisey in the Southern Seas” proiektatuko dira.

Iaz bezalaxe, ekimenaren aurkezpena eta gidaritza besteak beste, Zaloa Lecanda, Olaia Elorriaga, David Gaspar eta Alberto Urrutiaren esku egongo da.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailHurrengo 2018ko irailaren 8an aurtengo Euskal Jaia ospatzea aurreikusten da. Ikusita ospakizun honetan, eta pasa den urteetan gertatu zen bezala, azokara hurbilduko den jendeari edari eta janari ezberdinak saltzeko udal jabetza publikoan txosna batzuen instalazioa baimentzea aurreikusten du Sopelako Udalak. Beharrezkoa da hortaz, eskariak aurkezten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak bete...
article thumbnailSopelan, itsaslabar ikusgarriak, hondartza atseginak eta lasaiak aurkitu ahal ditugu, paisaia hauetaz gozatzeko, labarretara bisita gidatua antolatu da igande honetarako, uztailak 29.Ekimena, doakoa izango da, 10:00etan hasiko da eta Sopelako turismo bulegotik irtengo da (Loiola Ander Deuna 28). Leku kopurua mugatua izango da, beraz, aldez aurretik eman beharko da izena Turismo Bulegoan bertan...
2018-ko abuztuko agenda kulturala
2018eko uztailaren 27a
article thumbnailAbuztuak 5 TXIRRINDULARITZA Ordua: 10:00 Kategoria: Emakumezkoak Tokia: Udaletxe inguruan Antolatzailea: Ugeraga Txirrindularitza taldea. Abuztuak 11-26  BISITA GIDATUAK LABARRETARA Ordua: 10:00 Tokia: Turismo Bulegotik abiatuta (Loiola Ander Deuna 28) Doan Izena ematea Turismo Bulegoan 94 406 55 19 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau...
article thumbnailBeste urte batez, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak "Patxi Ros Saria" lasterketa nudistaren edizio berria antolatu dute. Aurtengoa XIX.a izango da eta hurrengo igandean, uztailak 15, ospatuko da Barinatxeko hondartzan. Lasterketa 13:30etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia