Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Martxan da Agate Deuna 2018 kantu lehiaketa

Martxan da Agate Deuna 2018 kantu lehiaketa

 

  • Izena otsailaren 2a baino lehen eman beharko da Kurtzio Kultur Etxean, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. e-posta edota 94 406 55 05 telefonoaren bidez.

Agate Deuna dela eta, aurten ere, Sopelako Udalak taldeko kantu lehiaketa jarri du martxan. Jada ohikoa denez, hitzordua otsailaren 4an izango da, Agate Deuna bezperan.

Bi kategoria egongo dira. Alde batetik, 18 urtera artekoa, non helduekin doazen umeak ere sartuko diren eta, beste alde batetik, 18 urtetik gorakoa. Bakoitzeko sari bana emango da, 150 euro eta 250 euro, hurrenez hurren.

Taldeak 10 pertsonakoak izango dira gutxienez eta Sopelakoak izan beharko dira.

Taldekide guztiek baserritarrez jantzita joan beharko dute eta halaber Urgitxieta plazan 12:00etan edota Udaletxeko plazan, 18:00etan zein ondorengo tabernetan abestu beharko dute: Laiak, La Kala, Urbaso, Setien, Zeñe, eta Irubide.

Epaia emateko orduan, epaimahaiak, beste batzuen artean, hurrengo atalak baloratuko ditu: ahotsen bategitea, perkusioaren erritmoa, bokalizazioa, bakarlariak egotea, ahotsen ñabardurak (koruak), taldearen azken emaitza, jantziak, parte-hartzea eta berdintasuna (parte-hartzaile kopurua eta adin eta sexu ezberdinetako partaideak egotea), apainketa eta girotzea. Zentzu honetan, aipatzekoa da ere, epaimahaiaren erabakia apelaezina izango dela eta saria eman gabe geratu daitekeela.

Izena otsailaren 2a baino lehen eman beharko da Kurtzio Kultur Etxean, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. e-posta edota 94 406 55 05 telefonoaren bidez.

Leihaketan parte hartzeko arauak:

1.- Taldeak 10 pertsonakoak izango dira gutxienez.

2.- Taldeak Sopelakoak izango dira.

3.-Talde bakoitzak arduradun bat izendatuko du. Taldea adinez txikikoek osatzen badute, arduraduna adinez nagusia izan beharko da.

4.- Taldekide guztiek baserritarrez jantzita joan beharko dute.

5.- Beharrezkoa izango dute seinalatutako puntuetan abestea:

  • 12:00etan Urgitxieta plazan edo 18:00etan Udaletxeko plazan.
  • Ondorengo tabernetan: Laiak, La Kala, Urbaso, Setien, Zeñe, Irubide.

6.- Bi kategoria egongo dira:

  • A.- 18 urtera arte (kategoria honetan helduekin doazen umeak ere sartuko dira)
  • B.- 18 urtetik gorakoak

 7.-Kategoria bakoitzeko sari bana emango da:

  •  A kategoria: talde irabazleak 150 €-ko saria eskuratuko du.
  • B kategoria: talde irabazleak 250 €-ko saria eskuratuko du.

8.-Epaimahaiak hurrengo atalak baloratuko ditu epaia emateko orduan:

  • Ahotsen bategitea
  • Perkusioaren erritmoa
  • Bokalizazioa
  • Bakarlariak egotea
  • Ahotsen ñabardurak (koruak)
  • Taldearen azken emaitza
  • Jantziak
  • Partehartzea eta berdintasuna (partehartzaile kopurua eta adin eta sexu ezberdinetako partaideak egotea)
  • Apainketa eta girotzea

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta saria eman gabe geratu daiteke.

9.- Izena ematea otsailaren 2a arte, Kurtzio Kultur Etxean edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. e-posta eta 944065505 telefonoaren bidez.

 10.- Entregatu beharreko datuak:

  • Taldeko arduraduna izango den kidearen izen-abizenak, telefonoa eta NANaren fotokopia.
  • Taldearen izena.

 

 

 

 

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

2018ko Sopelako Jaietako programa
2018eko ekainaren 16a
article thumbnailHurrengo esteka honetan 2018ko Sopela eta Larrabasterrako jaietako programa deskargatu ahal izango duzue: http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio
2018ko Udalekuetarako zozketa
2018eko ekainaren 08a
article thumbnail2018ko ekainaren 6an Sopelako Udalak beste urte batez antolatutako Udalekuetarako zozketa egin zen Kurtzio kultur etxean. Udaleku irekien lehenengo, hirugarren eta laugarren txandaren eta sur udalekuen lehenengo eta bigarren txanden zozketak egin dira. Zientzia udaleku, Musikaz Blai, Summer Camp eta udaleku irekien 2. txandaren kasuan ez da beharrezkoa izan zozketarik egitea, beraz, izena eman...
2018ko ekaineko agenda kulturala
2018eko ekainaren 05a
article thumbnailEkainak 3-10-17-24 EUSKERAZ OLGETAN Ordua: 12:00-14:00 Tokia: Jauregizar plaza (euria egitekotan: Kurtzio Kultur Etxea) Euskaraz   Ekainak 3 XVIII TXORI KANTARIEN TXAPELKETA Ordua: 8:30 Tokia: Antzar Potzu Antolatzailea: Txori Lagunak Euskadi   Ekainak 3 VII DUATLOI TXIKIA Ordua: 10:00 etatik aurrera Tokia: Udaletxeko plazan 1-14 bitarteko haur eta gezteentzat Antolatzailea: Hirubi Triatloi...
article thumbnail  Irailaren 20tik 23ra izango da, eta jarduera eta kontzertu guztiak doan eskainiko ditu barriro 10 talde eta DJ arituko dira orotara, tartean Travellin´Brothers Little Band, Grises, Liher, The Icer Company, Moonshakers, Zazkel, Melenas eta Dj Tirry&Teri Surfaz eginiko laburmetraiak aurkezteko epea zabalik da dagoeneko, irailaren 2ra arte hartuko baitira lanak Jaialdiaren laugarren edizioak...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia