Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ludotekako azaroko programazioa

Ludotekako azaroko programazioa

 

Dagoeneko eskuragai duzue ludotekak azarorako antolatu dituen jardueren programazioa:

 

Horma-irudia:

NON:  Ludotekan

NOIZ:  Azaroak 4 (larunbata)

PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte

METODOLOGIA:

- Haur bakoitza bere txandan (4-6 urte goizez eta 7-12 urte arratsaldez), munduko mitologiaren inguruko horma-irudi bat egingo dute pertsonaia ezberdinak ezagutuz, Ludoteka apaintzeko.


 Dragoi txinatarra(t) / ukendu magikoa(n):

NON: Ludotekan

NOIZ:  Azaroak 11 (larunbata)

PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte

METODOLOGIA:

- Txikiek goizez (10:30-14:00), etxera eramateko, Txinako mitologiarekin zerikusia duen dragoia egingo dute.

- Nagusiek arratsaldez (16:30-20:00), etxetik ekarritako kristalezko potean, haiek klariona eta gatzarekin sortutako ukendu

magikoa egingo dute, gero, etxera eramateko.

Akelarrea:

NON: Ludoteka.

NOIZ:  Azaroak 18 (larunbata)

PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte

APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: azaroak 16 (osteguna)  

METODOLOGIA:

- Haur guztiak (4-12 urte), arratsaldeko ordutegian, euskal jantziak soinean, Akelarre bat antzeztuko dute, dantza, edabe magikoa eta merendola faltako ez direlarik.

 Izenadubara irteera:

NON: Mungia (Bizkaia).

NOIZ:  Azaroak 25 (larunbata)

PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte

APUNTATZEKO AZKEN EGUNA:  Plazak agortuta

METODOLOGIA:

- Tutoreekin Kurtzio Kultur Etxean 10:00etan geldituko gara.

- Izenadubara abiatuko gara. Bertan, Euskal mitologiako pertsonaiak ezagutuko ditugu, besteak beste, Olentzero. Inguruetan bazkaldu ondoren, Kurtzio Kultur Etxera bueltatuko gara 16:00etarako.

 

Azaroaren 1ean ludoteka itxita egongo da.

Ekintzen inguruko informazio gehiagorako, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail  Azaroaren 10etik 19ra bitartean izango da MUSIKALDIA udazkeneko musika-zikloa Sopelan, Kurtzio Kultur Etxean. Okasiorako, Sopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu azaroaren 10, 11, 12, 17, 18 eta 19rako. Hona hemen egitarau osoa: Azaroak 10: ABESBATZEN TOPAKETA Lagun Artea (Sopela) – Coro Untzaga (Eibar) Coral del Hogar de animación de personas mayores (Haro) Ordua: 19:30 Tokia: Kurtzio...
article thumbnail  Zaila zen aurreko urteko marka haustea... baina ezina, ekinez egina! Pepetxinen omenez antolatzen den Sopelako VIII. Putxera Egunak marka guztiak hautsi ditu Eguraldia lagun izan ez arren, 163 putxera elkartu ziren, azaroaren 4an, Sopelako plazan, giro ederrean! Horietariko asko Sopelakoak izan ziren, baina bestelako udalerri ugarietatik ere gerturatu ziren: Santurtzi, Balmaseda, Trucios,...
article thumbnail  Uribe Kosta Gazteak azaroaren 14an hasi eta urtarrilaren 25era arte luzatuko den “Lehen sorospen eta desfibriladore automatikoa” ikastaroa antolatu du Sopelako Kurtzio kultur etxean. Ikastaroa, 16:30etatik 19:30etara egingo diren 16 sesioz osaturik egongo da (azaroak 14,16, 21, 23, 28  eta 30, abenduak 12,14, 19 eta 21 eta urtarrilak 9,11,16,18, 23 eta 25). Ekimenean, Sopela, Barrika,...
article thumbnailHauek dira Sopelako Udalak azaroan eta abenduan zehar antolatu dituen ekintzak: ERAKUSKETA “Afrika, Emakume izenarekin” Azaroaren 24ra arte Tokia: Kurtzio Kultur Etxea Sarrera doan Azaroak 2- LA FAMILIA BELIER Genero ikuspegiko zinema Osteguna Ordua: 18:00 Tokia: Kurtzio Kultur Etxea Gaztelaniaz Antolatzailea: Itzartu Elkartea Azaroak 4- VIII. PUTXERA EGUNA Pepetxinen omenez Larunbata ...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia