Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak udalerriko haurren jolastokiak berritzeko eta hobetzeko lanak hasiko ditu

Sopelako Udalak udalerriko haurren jolastokiak berritzeko eta hobetzeko lanak hasiko ditu

Artaza, Gernika eta Baleakoak izango dira udalerriko umeentzako parkeen berritze eta hobetzeko lehenengo fase honetan eraberrituko diren lehenengoak, zeinetarako udalak 200.000 euro inguru zuzenduko dituen. 

Paraleloan, bigarren fasean beste lau parke berrituko dira Errekagane, Urgitxieta, Lizarre eta Sopelmar hain zuzen ere, zeinetarako udalak 100.000 euro inguruko inbertsioa egingo duen.

Sopelako Udalak datozen asteetan umeentzako parke desberdinen egokitzapen eta hobetze lanei ekingo die udalerriko umeei gune seguruago eta adeitsuagoak eskaintzeko helburuarekin.

Obrak sekuentzialki egingo dira, Artazakoarekin hasiz, segidan Gernikakoa eta Baleakoa egiteko. Obrak datozen asteetan hastea aurreikusten da, behin dagozkien izapide administratiboak bukatutakoan. Artazakoak adibidez, urriaren amaierarako bukatuta egongo direla aurreikusten da. 

Gontzal Hermosilla Sopelako alkatearen esanetan “gure zeregin nagusiena herritarren egunerokotasuna eta bizi kalitatea hobetzea da. Umeentzako parkeak hobetzea gure agendan lehentasunezko helburu gisa jarrita dugu. Hilabete asko daramatzagu parke desberdinen hobetze plana lantzen eta adosten, bereziki segurtasun kontuetan. Udaletik jolas gune egokiak bermatu behar ditugu, eta horrela egingo dugu. Umeek eta beraien familiek umeentzako gune adeitsu eta seguruekin gozatzea nahi dugu, eta guztion artean hauek zaintzeko ahalegina egin.”

Zoru eta jolas gune berriak 

Burutuko diren hobekuntzei dagokienez, Baleakoan, umeentzako gunean 200 metro karratura arteko zoladura jartzeaz gain, jolas berriak ipiniko dira, besteak beste, txirrista bikoitzak, birakari bat, kirol anitzetako pista bat, tirolina bat, igotzeko sareak, eta baita rokodromoa osatuko duen Street Workout bat ere. Artaza eta Gernikako parkeei dagokienez, jolas gunea zabalduko da, Gernikakoaren kasuan 160 metro karratuetara arte iritsiz. Artazakoak igotzeko sare bat eta kulunka bi izango ditu. Parke bietan jolas gune berriak jarriko dira eta zoruak kautxuzko berri batzuengatik ordezkatuko dira txikienen segurtasuna handitzeko.

Errekagane, Urgitxieta, Lizarre eta Sopelmar, berriztatuko diren hurrengoak

Lan hauekiko paraleloan, Sopelako Udalak beste lau parke mantentze eta berritzeko bigarren fasea abiaraziko du. Errekagane, Urgitxieta, Lizarre eta Sopelmar, hain zuzen ere, zeinetarako udalak 100.000 euro inguruko inbertsioa egingo duen. Halaber, posible den heinean, udalak 2018an zehar beste bi parke estaltzeko proiektuekin hastea aurreikusten du, bata Larrabasterran eta bigarren bat herriaren erdigunean. 

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

Ludoteka: martxoko programazioa
2018eko otsailaren 16a
article thumbnail Sopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu ludotekan martxoan zehar. Alde batetik, hilaren 1, 2, 5, 6, 7, 8, 9,12,13,14,15,16,19, 20, 21, 22 eta 23an udaberri tailerrak egingo dira. Ildo horretan, aipatzekoa da, hilaren 14an parte hartzaileek etxetik arrautza ontzi bat eraman beharko dutela eta 19an, aldiz, jogurt potea. Beste alde batetik, larunbatean, otsailak 3, tximeletak eta zabuak...
article thumbnail  Datorren otsailaren 11n, Inauteriak ospatuko ditugu Sopelan eta ekintzaz beteriko egitaraua antolatu dugu. Jaia, 18:00etan hasiko da Urko kiroldegian. Ateak zabaldu bezain laster mozorro lehiaketan parte hartzeko izen-emateak hasiko dira. Jarraian, 18:15ak aldera, aurpegia margozteko eta mozorroen osagarriak egiteko tailerrei ekingo diegu eta photocall bat ere egongo da, argazkiak atera eta...
article thumbnail  Sopela nazioarte mailan surfak duen erreferentzia gisa ezartzeko xedez, Sopelako Udalak, TAUI Media ekoizlearekin elkarlanean, bigarren urtez jarraian Sopela Surf Film Sessions izeneko surfaren inguruko laburmetrai desberdinak proiektatzeko ekimena antolatu du. Aurten, gainera, ekimena nobedadez beterik dator. Batetik, hitzordua hirukoitza izango da eta otsailaren 1, 2 eta 3an ospatuko da...
Otsaileko agenda kulturala
2018eko urtarrilaren 25a
article thumbnail  Otsailak 1, 2, 3 SOPELA SURF FILM SESSIONS Surfaren inguruko laburmetraien topaketa, zuzendari eta surflarien parte hartzearekin. Ordua: 19:00 Tokia: Kurtzio Kultur Etxea Euskaraz eta gaztelaniaz Sarrera doan Otsailak 4 AGATE DEUNA Egun guztian herritik zehar Lehiaketaren oinarriak: www.sopela.eus Otsailak 8 THE LADY IN THE VAN Genero ikuspegiko zinema Iraupena: 104 min. Ordua: 18:00 Tokia:...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia