Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak irailaren 9 eta 10ean ekintzaz betetako Euskal Jaia ospatuko du

Sopelak irailaren 9 eta 10ean ekintzaz betetako Euskal Jaia ospatuko du

 

Sopelak adin guztiei zuzendutako ekintza ugari antolatu ditu  Jaien edizio berri bat ospatzeko xedez. Iraileko bigarren asteburuan, 9 larunbata eta 10 igandea, lehiaketa eta musika emanaldiez gain, nekazaritza eta artisau-produktu onenek, udaletxeko eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dituzte.

1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortutako Euskal Jaiak, garrantzi eta herri-errotze handia lortu du. Jaiak euskal jaietako tradizio gehienak biltzen ditu.

Larunbatean, hilak 9, Arantzazuko Birjinaren egunean, 10:00etan hasiko den Nekazal azoka antolatu da. Jada ohikoa denez, baserritarrek era guztietako fruta eta barazkiak jarriko dituzte salgai. Jarraian, 11:30ak eta 14:30ak artean, Sopelako panderojoleek herriko kaleak alaituko dituzte. Halaber, 11:30etan, "Sopelako udala" Pala Txapelketako Finalak jokatuko dira udal pilotalekuan. Eta ordubete beranduago, 12:30etan, Eguzkilore eta Meñakoz dantza taldeek euskal dantzen ikuskizun aparta eskainiko dute. Ostean, 13:30etan gazta, barazki, lora eta fruta txapelketaren sariak banatuko dira. Eta arratsaldean, 20:00etan, hain zuzen ere, Hortzmuga konpainiak Sopelako kaleak animatuko ditu “Femmes” izeneko kale antzerkiarekin. Jarduna agurtzeko, Dantzaz konpainiak, 22:00etatik aurrera, “Txoriak, Mikel Laboaren unibertsoan barneratzeko bidaia” izeneko dantza ikuskizuna eskainiko du Udaletxeko berdegunean.

Igandean, irailak 10, goizean zehar, Udaletxeko plazan, XII. Margo lehiaketa egingo da, Zirri Marra elkartearen eskutik. 10:00ak eta 11:00ak artean, aldiz, Sukalki txapelketako izen-ematea hasiko da. Parte hartzaileek 13:00ak eta 13:30ak artean aurkeztu beharko dituzte euren kazolak eta 14:00etan sari banaketa hasiko da. Baina hori baino lehen, 12:00etan, sopeloztar zein bisitariek bikotekako Bizkaiko Harrizulatze Txapelketa-Finalaz gozatzeko aukera izango dute, honako taldeek parte hartuko dutelarik: Kabiezes, Burdin gazteak, Aldai alde, Ugarte, Errekatxo eta Trapagaran.

Arratsaldean, 17:00etan, sari gehiago banatuko dira, oraingoan, margo lehiaketarenak. Eta jarduna agurtzeko, 18:00etan, umeentzako "Klaun de klown” ikuskizuna hasiko da.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail Sopelak adin guztiei zuzendutako ekintza ugari antolatu ditu  Jaien edizio berri bat ospatzeko xedez. Iraileko bigarren asteburuan, 9 larunbata eta 10 igandea, lehiaketa eta musika emanaldiez gain, nekazaritza eta artisau-produktu onenek, udaletxeko eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dituzte. 1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortutako Euskal...
Iraileko eta urriko agenda kulturala
2017eko abuztuaren 17a
article thumbnailHauek dira Sopelako Udalak irailean zehar antolatu dituen ekintzak:   Irailak 4  UDAL IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA • Argazkigintza (Oinarrizkoa eta aurreratua) • Photoshop • Tangoa • Antzerkia (Euskaraz) • Umeen margo ikastaroa • Euskal dantza ikastaroa (Helduak) Irailaren 4tik 22ra Izen-ematea: Sopelako Udala - Sopelarin (Larrabasterra) - Kurtzio Kultur Etxea Informazio gehiago:...
article thumbnailInkestas Rock Festibala, Barraks Promotion-ek antolatutako musika jaialdia da, Sopelako Udalaren eta Dark Matter Booking-en laguntzarekin. Aurtengo hitzordua, datorren irailaren 30ean izango da, betiko lez, Udaletxeko plazan.  Guztira 9 rock banda izango dira ikusgai, batzuk bertokoak eta beste batzuk gure mugetatik kanpokoak direnak. Hori bai, betiko moduan, kontzertuez gozatzeko ez da...
article thumbnailHauek dira Sopelako Udalak abuztuan zehar antolatu dituen ekintzak. Abuztuak 6 BISITA GIDATUAK LABARRETARA Turismo Bulegotik abiatuta (Loiola Ander Deuna 28) Ordua: 09:00 Doan Izen-emateak: Turismo Bulegoan / 94 406 55 19 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.   Abuztuak 12 ZIKOINAK Ilargipeko zinema Animazioa, komedia,...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia