Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak 2017ko Inkestas Rock Festibala irailaren 30ean ospatuko da

2017ko Inkestas Rock Festibala irailaren 30ean ospatuko da

Inkestas Rock Festibala, Barraks Promotion-ek antolatutako musika jaialdia da, Sopelako Udalaren eta Dark Matter Booking-en laguntzarekin. Aurtengo hitzordua, datorren irailaren 30ean izango da, betiko lez, Udaletxeko plazan. 

Guztira 9 rock banda izango dira ikusgai, batzuk bertokoak eta beste batzuk gure mugetatik kanpokoak direnak. Hori bai, betiko moduan, kontzertuez gozatzeko ez da sarrerarik ordaindu beharko, doakoak izango baitira guztiak.

Aurtengo ediziorako, antolatzaileek kartel orekatua lortu dute, hurrengo musika bandek hartuko dute parte: Mars Red Sky, Adrift, Rise To Fall, Late To Scream, Knives, Wreck Totem, Conteiner, Song Of Anhubis eta Baltzak.

Inkestas Rock Festibala Sopelako eta Uribe Kostako gazteriari eskaintza rockeroa izateko helburuarekin sortzen da, inguruko taldeei beraien musika ezagutzera emateko aukera eskainiz gainera.

Hasieran lagunen artean egindako minikontzertua zena, egun musika rockeroarentzako hitzordu klasiko bihurtu da, edizioz edizio indartu egin da eta jaialdi erreferente ari da bihurtzen.

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail  2017-2018 ikasturteko irakurle klubaren lehenego hitzordua urriaren 31an izango da, asteartea, arratsaldeko 19.00etan Kurtzio Kultur Etxean. Oraingo honetan Alaine Agirreren “BI ALDIZ ERDITU ZINEN NITAZ, AMA” eleberria (Elkar) izango da aipagai. Euskaraz irakurtzeko eta solasteko aukera bikaina. Alaine Agirre idazlea ere bertan egongo da. Animatu eta parte hartu!
article thumbnailDagoeneko eskuragai duzue ludotekak urrirako antolatu dituen jardueren programazioa: birziklapen eta blandiblu tailerra, elefante baten eraikuntza, horma irudia, eta baita Donostiako Akuariuma ezagutzeko irteera bat ere. Urriaren 12an ludoteka itxita egongo da.   Ekintzen inguruko informazio gehiagorako, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: ...
article thumbnailArtaza, Gernika eta Baleakoak izango dira udalerriko umeentzako parkeen berritze eta hobetzeko lehenengo fase honetan eraberrituko diren lehenengoak, zeinetarako udalak 200.000 euro inguru zuzenduko dituen.  Paraleloan, bigarren fasean beste lau parke berrituko dira Errekagane, Urgitxieta, Lizarre eta Sopelmar hain zuzen ere, zeinetarako udalak 100.000 euro inguruko inbertsioa egingo duen....
article thumbnail Sopelak adin guztiei zuzendutako ekintza ugari antolatu ditu  Jaien edizio berri bat ospatzeko xedez. Iraileko bigarren asteburuan, 9 larunbata eta 10 igandea, lehiaketa eta musika emanaldiez gain, nekazaritza eta artisau-produktu onenek, udaletxeko eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dituzte. 1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortutako Euskal...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia