Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Delorean taldeak dance musika ekarriko du Sopela Kosta Fest 2017ra

Delorean taldeak dance musika ekarriko du Sopela Kosta Fest 2017ra

 

Irailaren 21etik 24ra izango da, eta doako dozenaka ekintza eskainiko ditu berriro

Udaletxeko plazan kokatuko den oholtzan arituko dira Willis Drummond, Los Tiki Phantoms, Señores, Rubia, Koban, Kokein, Tomasito eta Optigan DJ, aipatutako taldeaz gain

Jaialdiaren laugarren edizioak Surf Bussines Meeting ekitaldia eta Euskadiko Surf Zirkuitoko lehiaketa hartuko ditu, besteak beste

Surfaz eta naturaz eginiko laburmetraiak aurkezteko epea railaren 3ra arte zabalik izango da

Delorean euskal taldea izango da Sopela Kosta Fest jaialdiaren laugarren ekitaldiko kartel-burua, kostaldeko herri honetan irailaren 21 eta 24 artean egingo dena. Sopelako udala da jaialdiaren antolatzailea eta festan parte-hartuko duten 9 talde eta disko jartzaileen zerrenda aurkeztu du. Guztiek Udaletxeko plazan eskainiko dituzte beren emanaldiak, ikusleentzat erabat doan. 

Ostiralean, irailaren 2an, Iparraldeko Willis Drummond taldeak ‘Tabula Rasa’ izeneko azken lana aurkeztuko du, taldean ohikoak diren gitarra zorrotzekin eta euskaraz abesturiko doinuekin, beti ere 90eko punka gogora ekartzen duten abestiak eskainita. Kataluniako Los Tiki Phantoms taldearen surf-rockak, Señores bilbotarren rock zitalak eta Sara Iñiguez buru duen Rubia taldearen musikak osatuko dute kontzertuen lehen emankizuna.

Larunbatean, irailaren 23an, zarauzko Delorean taldearen erritmo dantzagarriak izango dira Sopela Kosta Fest 2017 jaialdiaren xarma nagusietakoa. Xerezgo Tomasito artista flamenkoaren rocka, Koban donostiarren elektro-swinga, Kokein eibartar rockero zailduak eta Optigan DJ izango dira bigarren jardunaldian arituko diren beste artistak.

Sopela Kosta Fest jaialdiaren kartel osoa eta taldeen ordutegiak jaialdiko web orrian ikus daitezke, www.sopelakostafest.com gunean, egitarau osoarekin batera.

Kayak-surfa ere doako ikastaroen artean

Sopela Kosta Festen laugarren ekitaldiak kirol honen inguruko kulturari lotutako hainbat ikastaro eta aisialdiko ekintza eskainiko baititu, bai eta Euskal Herriko surf zirkuitoan –Estatuko nagusia da– sona garrantzi handia duten txapelketak ere.

Iaz izan zuen harrera bikainaren ondoren, Sopelako Udalak eta Euskal Herriko Surf Federazioak elkarlanean jarraituko dute Euskadiko surf zirkuitorako baliogarria den txapelketa hartzeko, eta Arrietara hondartzan euskal espezialista onenetako zenbaitzu elkartuko dira, honenbestez. 

Sopela Kosta Festen ohikoa denez, herriko bost surf-eskola arduratuko dira kirol honetan hastapenak egin nahi dituztenei doako ikastaroak emateaz, nahiz eta aintzat hartu behar den plaza mugatuak izango direla eta ezinbestekoa izango dela neska-mutilek 12 urte beteta izatea.

Peña Txuri Surf Eskolak, gainera, egokitutako surf ikastaroak emango dizkie behar bereziak dituzten gazteei, olatuen gainean aritzeak eskaintzen dituen bizipenak ezagutu ditzaten.

Surfak sortu dituen kiroletako bat da kayak-surfa, eta gure hondartzetan zenbait munduko txapeldun ditu espezialitate honek. Kirolari hauetako batzuk arduratuko dira nahi dutenei itsas-kirol honen oinarri nagusiak erakusten, kayakaren, arraunaren eta surfaren arteko nahasketa. Ikastaroak Barinatxeko hondartzan egingo dira.

Laburmetraien III. Lehiaketa zabalik da

Antolatzaileak Sopela Kosta Fest jaialdiko laburmetraien edizio honetan parte-hartuko duten bideo-lanak jasotzen ari dira egunotan.

Parte-hartzea erabat doakoa da eta lehiatu ahal izateko nahikoa da jaialdiaren web orrian izena ematea, www.sopelakostafest.com helbidean, aurrez laburmetraia eskegi den plataformaren lotura jarrita (YouTube, Vimeo, etab.) Lehiaketaren baldintza eta oinarri guztiak Sopela Kosta Fest jaialdiaren web gunean bertan ikus daitezke.

Laburmetraia guztiek surfa eta natura izan beharko dituzte ardatz, eta gehienez 30 minutuko luzera.

Sarituak izaten diren laburmetraia guztiak jendaurrean pantailaratuko dira, jaialdiaren lehen jardunaldian egingo den gala berezian, ostegunean, irailaren 21ean. Gainera, jaialdiko web orri ofizialean ere ikusi ahal izango dira.

Guztira 1.000 euro banatuko dira saritan laburmetraien hirugarren lehiaketa honetan. Lanik onenak 500 euroko dirusaria jasoko du, 250 euro herriko egile onenak eta beste

250 euro ‘Taula Lila’ alorreko irabazleak. Atal honetan emakumeek eginiko laburmetraiek parte-hartuko dute, eta emakumezkoek surfean duten presentziari garrantzia emango zaio, estereotipoak edota genero ikuspegiko desberdintasunak apurtzeko grinarekin, beti ere. 

Ostiralean, irailaren 22an egingo den ‘Surf Bussines Meeting’ jardunaldian, surfak turismoaren eta ekonomiaren ikuspegitik gure inguruan sor ditzakeen negozio aukerak aztertuko dira, Europa osoko kostalde ezagunenetakoa baita kirol honetan aritzen direnentzat, surferako eskaintzen duen kalitate onarengatik .

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail  2017-2018 ikasturteko irakurle klubaren lehenego hitzordua urriaren 31an izango da, asteartea, arratsaldeko 19.00etan Kurtzio Kultur Etxean. Oraingo honetan Alaine Agirreren “BI ALDIZ ERDITU ZINEN NITAZ, AMA” eleberria (Elkar) izango da aipagai. Euskaraz irakurtzeko eta solasteko aukera bikaina. Alaine Agirre idazlea ere bertan egongo da. Animatu eta parte hartu!
article thumbnailDagoeneko eskuragai duzue ludotekak urrirako antolatu dituen jardueren programazioa: birziklapen eta blandiblu tailerra, elefante baten eraikuntza, horma irudia, eta baita Donostiako Akuariuma ezagutzeko irteera bat ere. Urriaren 12an ludoteka itxita egongo da.   Ekintzen inguruko informazio gehiagorako, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: ...
article thumbnailArtaza, Gernika eta Baleakoak izango dira udalerriko umeentzako parkeen berritze eta hobetzeko lehenengo fase honetan eraberrituko diren lehenengoak, zeinetarako udalak 200.000 euro inguru zuzenduko dituen.  Paraleloan, bigarren fasean beste lau parke berrituko dira Errekagane, Urgitxieta, Lizarre eta Sopelmar hain zuzen ere, zeinetarako udalak 100.000 euro inguruko inbertsioa egingo duen....
article thumbnail Sopelak adin guztiei zuzendutako ekintza ugari antolatu ditu  Jaien edizio berri bat ospatzeko xedez. Iraileko bigarren asteburuan, 9 larunbata eta 10 igandea, lehiaketa eta musika emanaldiez gain, nekazaritza eta artisau-produktu onenek, udaletxeko eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dituzte. 1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortutako Euskal...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia