Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Irailaren 4an zabalduko da Sopelako Udalak antolatutako Euskal Dantza ikastaroan izena emateko epea

Irailaren 4an zabalduko da Sopelako Udalak antolatutako Euskal Dantza ikastaroan izena emateko epea

Aurreko ikasturteetan bezala Sopelako Udalak, Uribe Kosta Mankomunitateko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean, Euskal Dantzen ikastaroa antolatuko du.

Izena emateko epea irailaren 4an zabaldu eta irailaren 22an itxiko da. Interesatuak, Sopelako Udaletxean, Sopelarinen, Kurtzio Kultur Etxean edota  udal web orrialdean eman beharko dute izena.

2017-2018 ikasturteko ikastaro hau, urritik ekainera bitartean garatuko da. Ordaindu beharreko zenbatekoari dagokionez, ikastaroak 70 euroko prezioa du eta ordainketa urriaren 2tik 13ra egin beharko da.

Aurreko ikasturtean bezala, Iberre Institutuko gimnasioan izango da ikastaroa, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara, talde bitan banatuta:

  • 18:00etatik 19:30era oinarrizko maila dutenentzako txanda
  • 19:30etik 21:00etara maila aurreratua dutenentzako txanda

Datorren urriaren 4a, asteazkena, aurkezpen eguna izango da. Hitzordu honetara ere, apuntatutako pertsonak bere mailari dagokion orduan hurbildu behar izango dira: oinarrizko mailakoak 18:00etan eta maila aurreratukoak 19:30etan.

Informazio gehiagorako: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailBeste urte batez, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak "Patxi Ros Saria" lasterketa nudistaren edizio berria antolatu dute. Aurtengoa XIX.a izango da eta hurrengo igandean, uztailak 15, ospatuko da Barinatxeko hondartzan. Lasterketa 13:30etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo...
article thumbnailTradizioari jarraituz, uztailaren 20an Santa Marina eguna ospatuko da izen bereko baselizaren inguruan. 10:00etan txupina botako da udaletxean, eta gero, Barinatxe Taldeko txistulariekin batera, kalejira egingo da Santa Marinara arte. 10:00etan hasiko den mezaren ostean, 11:30ean ohorezko aurreskua eta lore eskaintza egingo da Fernando Ansoleagaren omenez. 12:00etan hamaiketakoaren txanda...
article thumbnailSan Pedro jaien ostean, Larrabasterrako Karmen jaiak ospatuko dira uztailaren 13tik 16ra arte. Baina, jaien denboraldiak uztailaren 20ra arte jarraituko du Santa Marina egunarekin. Plaza Beltza Kultur Elkartea-k izango du jaiei hasiera emateko ardura eta ohorea. Txupina eta Pregoia arratsaldeko 20.00etatik aurrera izango da. Aurten ere, jaien egitarauak gazteei, txikiei eta helduei zuzendutako...
2018ko uztaileko agenda kulturala
2018eko uztailaren 09a
article thumbnailUztailak 6 TRAIL RUNNING FILM LABURREN I JARDUNALDIA  Ordua: 19:30 Tokia: Kurtzio Kultur Etxea Sarrera doan (lekuak bete arte)    Uztailak 8 “XXXIV. SOPELAKO UDALA SARIA” JUNIOR KATEGORIAKO TXIRRINDULARI LASTERKETA. BIZKAIKO ITZULIKO 4. ETAPA Junior mutilak    Uztailak 13- 14- 15- 16 KARMEN JAIAK LARRABASTERRAN Uztailak 15 LASTERKETA NUDISTA. 19.EDIZIOA Gran premio Patxi Ros Ordua: 11:00...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia