Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Uztailaren 20an Santa Marina eguna ospatuko da Sopelan

Uztailaren 20an Santa Marina eguna ospatuko da Sopelan

 

Tradizioari jarraituz, uztailaren 20an Santa Marina eguna ospatuko da izen bereko baselizaren inguruan. 10:00etan txupina botako da udaletxean, eta gero, Barinatxe Taldeko txistulariekin batera, kalejira egingo da Santa Marinara arte.

10:00etan hasiko den mezaren ostean, 11:30ean ohorezko aurreskua eta lore eskaintza egingo da Fernando Ansoleagaren omenez. 12:00etan hamaiketakoaren txanda helduko da, eta oraindik gosea ase ez dutenek herri-bazkaria izango dute, 14:00ak aldera.

Azkenik, 17:00etan tortilla txapelketa izango dugu, eta horren ostean eguna biribiltzeko, 18:00etan, erromeria.

Hurrengo esteka honetan deskargatu dezakezu programa: http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail Sopelak adin guztiei zuzendutako ekintza ugari antolatu ditu  Jaien edizio berri bat ospatzeko xedez. Iraileko bigarren asteburuan, 9 larunbata eta 10 igandea, lehiaketa eta musika emanaldiez gain, nekazaritza eta artisau-produktu onenek, udaletxeko eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dituzte. 1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortutako Euskal...
Iraileko eta urriko agenda kulturala
2017eko abuztuaren 17a
article thumbnailHauek dira Sopelako Udalak irailean zehar antolatu dituen ekintzak:   Irailak 4  UDAL IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA • Argazkigintza (Oinarrizkoa eta aurreratua) • Photoshop • Tangoa • Antzerkia (Euskaraz) • Umeen margo ikastaroa • Euskal dantza ikastaroa (Helduak) Irailaren 4tik 22ra Izen-ematea: Sopelako Udala - Sopelarin (Larrabasterra) - Kurtzio Kultur Etxea Informazio gehiago:...
article thumbnailInkestas Rock Festibala, Barraks Promotion-ek antolatutako musika jaialdia da, Sopelako Udalaren eta Dark Matter Booking-en laguntzarekin. Aurtengo hitzordua, datorren irailaren 30ean izango da, betiko lez, Udaletxeko plazan.  Guztira 9 rock banda izango dira ikusgai, batzuk bertokoak eta beste batzuk gure mugetatik kanpokoak direnak. Hori bai, betiko moduan, kontzertuez gozatzeko ez da...
article thumbnailHauek dira Sopelako Udalak abuztuan zehar antolatu dituen ekintzak. Abuztuak 6 BISITA GIDATUAK LABARRETARA Turismo Bulegotik abiatuta (Loiola Ander Deuna 28) Ordua: 09:00 Doan Izen-emateak: Turismo Bulegoan / 94 406 55 19 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.   Abuztuak 12 ZIKOINAK Ilargipeko zinema Animazioa, komedia,...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia