Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Karmenak uztailaren 13tik 16ra ospatuko dira Larrabasterran

Karmenak uztailaren 13tik 16ra ospatuko dira Larrabasterran

San Pedro jaien ostean, Larrabasterrako Karmen jaiak ospatuko dira uztailaren 13tik 16ra arte. Baina, jaien denboraldiak uztailaren 20ra arte jarraituko du Santa Marina egunarekin.

Sopekooren-ek izango du jaiei hasiera emateko ardura eta ohorea. Txupina eta Pregoia arratsaldeko 20.30etatik aurrera izango da. Aurten ere, jaien egitarauak gazteei, txikiei eta helduei zuzendutako kontzertuak, tailerrak, haur jolasak, antzerki ikuskizunak,… aurreikusten ditu. Beraz, ondo pasatzeko eta gozatzeko aukera ezin hobea izango dugu uztailean!

Hurrengo esteka honetan deskargatu dezakezu programa: 

http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailHauek dira Sopelako Udalak abuztuan zehar antolatu dituen ekintzak. Abuztuak 6 BISITA GIDATUAK LABARRETARA Turismo Bulegotik abiatuta (Loiola Ander Deuna 28) Ordua: 09:00 Doan Izen-emateak: Turismo Bulegoan / 94 406 55 19 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.   Abuztuak 12 ZIKOINAK Ilargipeko zinema Animazioa, komedia,...
article thumbnail  Irailaren 21etik 24ra izango da, eta doako dozenaka ekintza eskainiko ditu berriro Udaletxeko plazan kokatuko den oholtzan arituko dira Willis Drummond, Los Tiki Phantoms, Señores, Rubia, Koban, Kokein, Tomasito eta Optigan DJ, aipatutako taldeaz gain Jaialdiaren laugarren edizioak Surf Bussines Meeting ekitaldia eta Euskadiko Surf Zirkuitoko lehiaketa hartuko ditu, besteak beste Surfaz eta...
article thumbnailAurreko ikasturteetan bezala Sopelako Udalak, Uribe Kosta Mankomunitateko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean, Euskal Dantzen ikastaroa antolatuko du. Izena emateko epea irailaren 4an zabaldu eta irailaren 22an itxiko da. Interesatuak, Sopelako Udaletxean, Sopelarinen, Kurtzio Kultur Etxean edota  udal web orrialdean eman beharko dute izena. 2017-2018 ikasturteko ikastaro hau, urritik ekainera...
article thumbnail  Arratsalderako aurreikusita zeuden tortilla lehiaketa eta erromeria bertan behera geratzen dira eguraldi txarra dela eta.
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia