Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Surf-laburmetraien hirugarren lehiaketa

Surf-laburmetraien hirugarren lehiaketa

 

Irailaren 21 eta 24 artean egingo den Sopela Kosta Fest jaialdiak surf-laburmetraien lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du jadanik, lanak irailaren 3ra arte aurkeztu daitezke-eta.

Parte-hartzea erabat doakoa da eta lehiatu ahal izateko nahikoa duzu web orri honetan izena ematea, aurrez laburmetraia eskegi duzun plataformaren lotura jarrita (YouTube, Vimeo, etab.) Laburmetraia guztiek surfa eta natura izan beharko dituzte ardatz, eta gehienez 30 minutuko luzera.

Sarituak izaten diren laburmetraia guztiak jendaurrean pantailaratuko dira, jaialdiaren lehen jardunaldian egingo den gala berezian, ostegunean, irailaren 21ean. Gainera, jaialdiko web orri ofizial honetan ere ikusi ahal izango dira.

Guztira 1.000 euro banatuko dira saritan laburmetraien hirugarren lehiaketa honetan. Lanik onenak 500 euroko dirusaria jasoko du, 250 euro herriko egile onenak eta beste 250 euro “Taula Lila” alorreko irabazleak. Atal honetan emakumeek eginiko laburmetraiek parte-hartuko dute, eta emakumezkoek surfean duten presentziari garrantzia emango zaio, estereotipoak edota genero ikuspegiko desberdintasunak apurtzeko grinarekin, beti ere.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako 2018ko jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea luzatu da. Lanak datorren igandera arte aurkeztu ahal izango dira, apirilak 22. KARTEL LEHIAKETA 2018 PARTE-HARTZAILEAK Lehiaketa honetan, nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte banaka edo taldeka; egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da. LANAK Kartelaren gaiak jaiekin zerikusia eduki beharko du, eta derrigorrez beste...
article thumbnail  Sopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu ludotekan apirilean zehar. Alde batetik, hilaren 9, 10, 11, 12, 13, 16, 17, 18, 19, 20, 23, 24, 25, 26, 27  eta 30ean zirku tailerrak egingo dira. Ildo horretan, aipatzekoa da, hilaren 16an parte hartzaileek etxetik 2 edate jogurt huts eraman beharko dituztela eta 20an, aldiz, sukaldeko tutu huts bat. Beste alde batetik, larunbatean, apirilak 7,...
article thumbnail  Sopelako Udalak, Uribe Kostako Mankomunitatearekin eta Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean, irakurzaletasuna sustatu eta euskarazko literatura ezagutaraztea helburu duen “Irakurri, gozatu eta oparitu 2018” kultur egitasmoa jarri du martxan, Dinples liburu dendaren laguntzarekin. Kanpainaren izenak berak adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko: - Irakurri. ...
Zinegoak, martxoaren 22an, Kurtzion
2018eko martxoaren 20a
article thumbnail  Ostegunean, martxoak 22, Zinegoak gay-lesbo-trans jaialdiaren hainbat film-laburren proiekzioak ikusi ahal izango dira Sopelako Kurtzio kultur etxean. 19:30tatik aurrera, jatorri desberdinetan produzitutako gay-lesbo-trans tematikako hainbat lan proiektatuko dira, besteak beste: “The migrant mixtape”, “Taylor”, “Little potato”, “Marguerite”, “Ornitorrinco” eta “Tarde para el recreo”. Hona...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia