Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Aldaketak jaietako programazioan eguraldi txarra dela eta

Aldaketak jaietako programazioan eguraldi txarra dela eta

Gaur, ekainak 30, arratsaldeko 20:30etarako aurreikusita zegoen Hortzmuga konpainiaren “FEMMES” kale-antzerkia bertan behera geratu da. 

Honez gain, bihar larunbata, uztailak 1, Jauregizar Plazan ospatzea aurreikusita zegoen herri-bazkaria, Urkoko Polikiroldegian egingo da. Betaratzeko asmoa dutenek, autobus zerbitzu bat izango dute bai jaisteko, bai igotzeko. Autobus hau, Elizako markesinatik abiatuko da (txosnetako eszenatokiaren atzean dagoena) eta eguerdiko 13:00etatik 15:00etara bitartean egongo da martxan, Urkoko aparkalekuraino hurbilduz. 

Behin bazkaria bukatuta, bueltatzeko ere autobus zerbitzua izango da, polikiroldegitik bertatik, arratsaldeko 17:00ak eta 19:30ak bitartean. 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailHauek dira Sopelako Udalak abuztuan zehar antolatu dituen ekintzak. Abuztuak 6 BISITA GIDATUAK LABARRETARA Turismo Bulegotik abiatuta (Loiola Ander Deuna 28) Ordua: 09:00 Doan Izen-emateak: Turismo Bulegoan / 94 406 55 19 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.   Abuztuak 12 ZIKOINAK Ilargipeko zinema Animazioa, komedia,...
article thumbnail  Irailaren 21etik 24ra izango da, eta doako dozenaka ekintza eskainiko ditu berriro Udaletxeko plazan kokatuko den oholtzan arituko dira Willis Drummond, Los Tiki Phantoms, Señores, Rubia, Koban, Kokein, Tomasito eta Optigan DJ, aipatutako taldeaz gain Jaialdiaren laugarren edizioak Surf Bussines Meeting ekitaldia eta Euskadiko Surf Zirkuitoko lehiaketa hartuko ditu, besteak beste Surfaz eta...
article thumbnailAurreko ikasturteetan bezala Sopelako Udalak, Uribe Kosta Mankomunitateko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean, Euskal Dantzen ikastaroa antolatuko du. Izena emateko epea irailaren 4an zabaldu eta irailaren 22an itxiko da. Interesatuak, Sopelako Udaletxean, Sopelarinen, Kurtzio Kultur Etxean edota  udal web orrialdean eman beharko dute izena. 2017-2018 ikasturteko ikastaro hau, urritik ekainera...
article thumbnail  Arratsalderako aurreikusita zeuden tortilla lehiaketa eta erromeria bertan behera geratzen dira eguraldi txarra dela eta.
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia