Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Udalekuak 2017: plazak eta zozketak

Udalekuak 2017: plazak eta zozketak

 

UDALEKU IREKIAK

Izena eman duten guztiak onarturik daude, plaza guztiak bete egin dira.

Udalekuen ordutegia 09:00-14:00 (08:00etatik 09:00etara eta 14:00etatik 15:00etara zaintza zerbitzua egongo da).

PLAZEN KONFIRMAZIOA (DERRIGORREZKOA): ekainaren 12tik 18ra. Zozketarik egin behar ez den kasuetan zein zozketaren emaitzak ezagutu ondoren, DERRIGORREZKOA izango da udalekuetan parte hartuko dela KONFIRMATZEA. Konfirmaziorik egingo ez balitz, erabiltzaileari BAJA emango zaio zuzenean

Konfirmaziorako  izen-abizenak eta txanda (k) zehaztu: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 94 406 55 05

MUSIKAZ BLAI

Izena eman duten guztiak onarturik daude. Nahi izanez gero, 60 plaza bete arte izena emateko aukerak zabalik jarraitzen du.

Izen emateak presentzialki musika eskolan: astelehenetik ostegunera 15:30-19:30 eta ostiraletan 15:30-19:00.

PLAZEN KONFIRMAZIOA (DERRIGORREZKOA): ekainaren 12tik 18ra. Zozketarik egin behar ez den kasuetan zein zozketaren emaitzak ezagutu ondoren, DERRIGORREZKOA izango da udalekuetan parte hartuko dela KONFIRMATZEA. Konfirmaziorik egingo ez balitz, erabiltzaileari BAJA emango zaio zuzenean

Konfirmaziorako: 94 656 94 80 / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

SURF UDALEKUAK

Zozketa egongo da, ekainaren 9an arratsaldeko 18:00etan Kurtzio Kultur Etxean.

SUMMER CAMP

Zerrenda definitboa eta informazio orokorra, ekainaren 9an aterako da.

 

Gurasoen batzarrak

- Udaleku irekiak: ekainak 22, osteguna, Kurtzio Kultur Etxean. Uztailean hasten diren txandak 19:00etan, abuztuan hasten diren txandak 20:00etan.

- Surf udalekuak: ekainak 23, ostirala, Kurtzio Kultur Etxean, 19:00etan.

- Summer Camp: zehazteke.

 **Oharra: espazioa eta aforoa direla eta, batzarrera ume bakoitzeko guraso edo tutoreetako bat bakarrik etortzea gomendatzen da.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

Ludoteka: martxoko programazioa
2018eko otsailaren 16a
article thumbnail Sopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu ludotekan martxoan zehar. Alde batetik, hilaren 1, 2, 5, 6, 7, 8, 9,12,13,14,15,16,19, 20, 21, 22 eta 23an udaberri tailerrak egingo dira. Ildo horretan, aipatzekoa da, hilaren 14an parte hartzaileek etxetik arrautza ontzi bat eraman beharko dutela eta 19an, aldiz, jogurt potea. Beste alde batetik, larunbatean, otsailak 3, tximeletak eta zabuak...
article thumbnail  Datorren otsailaren 11n, Inauteriak ospatuko ditugu Sopelan eta ekintzaz beteriko egitaraua antolatu dugu. Jaia, 18:00etan hasiko da Urko kiroldegian. Ateak zabaldu bezain laster mozorro lehiaketan parte hartzeko izen-emateak hasiko dira. Jarraian, 18:15ak aldera, aurpegia margozteko eta mozorroen osagarriak egiteko tailerrei ekingo diegu eta photocall bat ere egongo da, argazkiak atera eta...
article thumbnail  Sopela nazioarte mailan surfak duen erreferentzia gisa ezartzeko xedez, Sopelako Udalak, TAUI Media ekoizlearekin elkarlanean, bigarren urtez jarraian Sopela Surf Film Sessions izeneko surfaren inguruko laburmetrai desberdinak proiektatzeko ekimena antolatu du. Aurten, gainera, ekimena nobedadez beterik dator. Batetik, hitzordua hirukoitza izango da eta otsailaren 1, 2 eta 3an ospatuko da...
Otsaileko agenda kulturala
2018eko urtarrilaren 25a
article thumbnail  Otsailak 1, 2, 3 SOPELA SURF FILM SESSIONS Surfaren inguruko laburmetraien topaketa, zuzendari eta surflarien parte hartzearekin. Ordua: 19:00 Tokia: Kurtzio Kultur Etxea Euskaraz eta gaztelaniaz Sarrera doan Otsailak 4 AGATE DEUNA Egun guztian herritik zehar Lehiaketaren oinarriak: www.sopela.eus Otsailak 8 THE LADY IN THE VAN Genero ikuspegiko zinema Iraupena: 104 min. Ordua: 18:00 Tokia:...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia