Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Kirmen Uribe hurrengo Irakurle Klubaren protagonista

Kirmen Uribe hurrengo Irakurle Klubaren protagonista

 

Irakurle Klubaren hurrengo hitzordua maitzaren 18an izango da, osteguna, arratsaldeko 19.00etan Kurtzion. Oraingo honetan, “Elkarrekin esnatzeko ordua” aztertuko da,  Kirmen Uriberen hirugarren eleberria, non istorioa egiazko pertsonaiek eta gertakariek bilbatzen duten. Ametsen eta ezintasunen kronika nobelatua da hauxe, XX. mendeko gure historiaren atal berezi bat, non Karmele Urresti eta Txomin Letamendi senar-emaztearen bizipenak jasotzen diren. Bikoteak Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera.

Hitzorduan Kirmen Uribe autoreak hartuko du parte.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailHauek dira Sopelako Udalak abuztuan zehar antolatu dituen ekintzak. Abuztuak 6 BISITA GIDATUAK LABARRETARA Turismo Bulegotik abiatuta (Loiola Ander Deuna 28) Ordua: 09:00 Doan Izen-emateak: Turismo Bulegoan / 94 406 55 19 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.   Abuztuak 12 ZIKOINAK Ilargipeko zinema Animazioa, komedia,...
article thumbnail  Irailaren 21etik 24ra izango da, eta doako dozenaka ekintza eskainiko ditu berriro Udaletxeko plazan kokatuko den oholtzan arituko dira Willis Drummond, Los Tiki Phantoms, Señores, Rubia, Koban, Kokein, Tomasito eta Optigan DJ, aipatutako taldeaz gain Jaialdiaren laugarren edizioak Surf Bussines Meeting ekitaldia eta Euskadiko Surf Zirkuitoko lehiaketa hartuko ditu, besteak beste Surfaz eta...
article thumbnailAurreko ikasturteetan bezala Sopelako Udalak, Uribe Kosta Mankomunitateko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean, Euskal Dantzen ikastaroa antolatuko du. Izena emateko epea irailaren 4an zabaldu eta irailaren 22an itxiko da. Interesatuak, Sopelako Udaletxean, Sopelarinen, Kurtzio Kultur Etxean edota  udal web orrialdean eman beharko dute izena. 2017-2018 ikasturteko ikastaro hau, urritik ekainera...
article thumbnail  Arratsalderako aurreikusita zeuden tortilla lehiaketa eta erromeria bertan behera geratzen dira eguraldi txarra dela eta.
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia