Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Musika talde lokalek Sopelako jaietan izena emateko epea luzatu da

Musika talde lokalek Sopelako jaietan izena emateko epea luzatu da

 

Sopelako Udalak eta Jai Batzordeak musika taldeek Sopelako jaietan zuzenean jotzeko izena emateko epea maiatzaren 7ra arte luzatuko dute.

Herriko jaietan jo nahi duten taldeek, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

1-Gutxienez taldeko partaideetariko bat Sopelan erroldaturik egon beharko du.

2-Talde bakoitzak bere biografia, musika CD bat eta kontakturako telefono edo email bat aurkeztu beharko ditu.

3-Parte-hartzaile guztien artean zozketa bat egingo da eta irabazleek San Pedro edo Karmenetako jaietan jotzeko aukera izango dute.

4-Taldearen euskararen erabilera kontuan hartuko da.

5-Aurreko urte bietan (2015-2016) deialdi honetan parte hartu ez duten taldeek izango dute lehentasuna.

Baldintza guztiak betetzen dituzten taldeek  materiala maiatzak 7, igandea baino lehen entregatu beharko dute Kurtzio Kultur Etxean astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; larunbata eta igandetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiago: 94 406 55 05 / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailHauek dira Sopelako Udalak abuztuan zehar antolatu dituen ekintzak. Abuztuak 6 BISITA GIDATUAK LABARRETARA Turismo Bulegotik abiatuta (Loiola Ander Deuna 28) Ordua: 09:00 Doan Izen-emateak: Turismo Bulegoan / 94 406 55 19 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.   Abuztuak 12 ZIKOINAK Ilargipeko zinema Animazioa, komedia,...
article thumbnail  Irailaren 21etik 24ra izango da, eta doako dozenaka ekintza eskainiko ditu berriro Udaletxeko plazan kokatuko den oholtzan arituko dira Willis Drummond, Los Tiki Phantoms, Señores, Rubia, Koban, Kokein, Tomasito eta Optigan DJ, aipatutako taldeaz gain Jaialdiaren laugarren edizioak Surf Bussines Meeting ekitaldia eta Euskadiko Surf Zirkuitoko lehiaketa hartuko ditu, besteak beste Surfaz eta...
article thumbnailAurreko ikasturteetan bezala Sopelako Udalak, Uribe Kosta Mankomunitateko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean, Euskal Dantzen ikastaroa antolatuko du. Izena emateko epea irailaren 4an zabaldu eta irailaren 22an itxiko da. Interesatuak, Sopelako Udaletxean, Sopelarinen, Kurtzio Kultur Etxean edota  udal web orrialdean eman beharko dute izena. 2017-2018 ikasturteko ikastaro hau, urritik ekainera...
article thumbnail  Arratsalderako aurreikusita zeuden tortilla lehiaketa eta erromeria bertan behera geratzen dira eguraldi txarra dela eta.
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia