Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Zabalik da Sopelako Aste Santuko tailerretan izena emateko epea

Zabalik da Sopelako Aste Santuko tailerretan izena emateko epea

 

Aurten ere, Sopelako Udalak, 4 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerrak antolatu ditu Aste Santu garairako (2017ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).

Hurrengo taulan, prestatutako ekintza, egutegi eta plaza kopuruen inguruko informazioa duzue:

 

 

Apirilak 19

Apirilak 20

Apirilak 21

Zirko tailerra

4-5 urte (13 plaza)

6-9 urte (13 plaza)

10-12 urte (13 plaza)

Magia tailerra

6-9 urte (15 plaza)

10-12 urte (15 plaza)

4-5 urte (15 plaza)

Robotika tailerra

10-12 urte (10 plaza)

4-5 urte (10 plaza)

6-9 urte (10 plaza)


Ordutegiari dagokionez, jarduerak goizeko 10:00etatik 14:00etara garatuko dira, Kurtzio Kultur Etxean.

Prezioa, ume eta ekintza bakoitzeko, 4 eurokoa izango da Sopelan erroldatuentzat eta 8 eurokoa udalerrian ez erroldatuentzat.

Dagoeneko zabalik da izena emateko epea. Interesa duten pertsonek, apirilaren 9a arte izango dute inskribatzeko aukera, hurrengo tokietan:

  • Sopelako Udala eta Sopelarin (Larrabasterra): astelehenetik ostiralera 9:00-13:30.
  • Kurtzio Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera   11:00-14:00 / 16:00-20:00; larunbata eta igandetan  11:00-14:00 / 17:00-20:00.

 

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail  Aurreko ikasturteetan bezala Sopelako Udalak, Uribe Kosta Mankomunitateko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean, Euskal Dantzen ikastaroa antolatuko du. Izena emateko epea irailaren 4an zabaldu eta irailaren 22an itxiko da. Interesatuak, Sopelako Udaletxean, Sopelarinen, Kurtzio Kultur Etxean edota  udal web orrialdean eman beharko dute izena. 2017-2018 ikasturteko ikastaro hau, urritik ekainera...
article thumbnail  Arratsalderako aurreikusita zeuden tortilla lehiaketa eta erromeria bertan behera geratzen dira eguraldi txarra dela eta.
article thumbnail  Tradizioari jarraituz, uztailaren 20an Santa Marina eguna ospatuko da izen bereko baselizaren inguruan. 10:00etan txupina botako da udaletxean, eta gero, Barinatxe Taldeko txistulariekin batera, kalejira egingo da Santa Marinara arte. 10:00etan hasiko den mezaren ostean, 11:30ean ohorezko aurreskua eta lore eskaintza egingo da Fernando Ansoleagaren omenez. 12:00etan hamaiketakoaren txanda...
article thumbnail  Beste urte batez, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak "Patxi Ros Saria" lasterketa nudistaren edizio berria antolatu dute. Aurtengoa XVIII.a izango da eta hurrengo igandean, uztailak 16, ospatuko da Barinatxeko hondartzan. Lasterketa 13:30etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia