Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Zabalik jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko eta musika talde lokalek izena emateko epeak

Zabalik jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko eta musika talde lokalek izena emateko epeak

 

Sopelako Udala eta Jai Botzordea 2017ko Sopelako jaietako ekimenak antolatzen hasi dira. Urtero bezala, jaietako kartelen lehiaketa tradizionala jarri dute  martxan eta herriko musika taldeek jaietan zuzenean jotzeko izena emateko epea ireki dute.

Kartel lehiaketa

Parte-hartzaileak

Lehiaketa honetan, nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte banaka edo taldeka; egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Lanak

Kartelaren gaiak jaiekin zerikusia eduki beharko du, eta derrigorrez beste lehiaketa batzuetan saritu bakoa izango da. Teknika eta kolorea libreak izango dira eta tamaina DIN A3koa izango da euskarri zurrunean finkatuta aurkezten delarik. Ordenagailuz eginez gero, kartelaren euskarri informatikoa ere aurkeztu behar izango da JPEGen eta 300ppp-tako kalitatean gutxienez.

Testua

Kartelean jarri beharreko testua honako hau da:

SOPELAKO JAIAK 2017

San Pedro ekainak 28 junio-uztailak 2 julio

Karmenak uztailak 13-16 julio

Sta. Marina uztailak 20 julio

Aurkezpena

Lanak egilearen sinadura barik aurkeztuko dira eta kartazal itxi batean egilearen identifikazio datuak sartuko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa. Obra eta gutun-azalari zenbaki bat jarriko zaizkie hartzerakoan. Lanak Kurtzio Kultur Etxean aurkeztu behar izango dira: astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, edo/eta larunbat eta igandetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Antolatzaileek arreta handiz zainduko dituzte lanak, baina ez dute hauen galera edo apurketa euren ardurapean hartuko.

Epea

Lanak entregatzeko azken eguna maiatzaren 7a (igandea) izango da, 20:00ak arte.

Ebazpena

Epaimahaia Zirrimarra elkartea izango da eta hartzen dituen erabakiak apelaezinak izango dira.

Sariak

Maila nagusian (18 urtetik gorakoentzat):

  • Lehenengo saria: 300 € + 200 €-ko bonoa herriko denda batean gastatzeko
  • Egile sopeloztar onenari (irabazlea ez dena): 100 € + 50 €-ko bonoa herriko denda batean gastatzeko

Haur eta Gazteen atalean:

  • Lehenengo saria 4-7 urte bitartean: OPARIA
  • Lehenengo saria 8-10 urte bitartean: OPARIA
  • Lehenengo saria 11-14 urte bitartean: OPARIA
  • Lehenengo saria 15–18 urte bitartean: 80 €-ko bonoa Sopelako denda batean gastatzeko

Lanak eta erakusketa

Lanak Kurtzio Kultur Etxean egongo dira ikusgai ekainaren 1etik uztailaren 3a arte egingo den taldekako erakusketa batean. Saritutako lana Kurtzio Kultur Etxearen jabegora pasatuko da. Sarituak izan ez diren lanak batzeko epea 2017ko uztailaren 6tik 28ra izango da, eta egun horren ostean jaso barik gelditutakoak kultur etxearen esku lotuko dira.

Informazio gehiago: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 94 406 55 05


Musika talde lokalak

Herriko jaietan jo nahi duten taldeek, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

1-Gutxienez taldeko partaideetariko bat Sopelan erroldaturik egon beharko du.

2-Talde bakoitzak bere biografia, musika CD bat eta kontakturako telefono edo email bat aurkeztu beharko ditu.

3-Parte-hartzaile guztien artean zozketa bat egingo da eta irabazleek San Pedro edo Karmenetako jaietan jotzeko aukera izango dute.

4-Taldearen euskararen erabilera kontuan hartuko da.

5-Aurreko urte bietan (2015-2016) deialdi honetan parte hartu ez duten taldeek izango dute lehentasuna.

Baldintza guztiak betetzen dituzten taldeek  materiala apirilak 23, igandea baino lehen entregatu beharko dute Kurtzio Kultur Etxean astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; larunbata eta igandetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiago: 94 406 55 05 / hall-kulturala@sopela.eus

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail  Azaroaren 10etik 19ra bitartean izango da MUSIKALDIA udazkeneko musika-zikloa Sopelan, Kurtzio Kultur Etxean. Okasiorako, Sopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu azaroaren 10, 11, 12, 17, 18 eta 19rako. Hona hemen egitarau osoa: Azaroak 10: ABESBATZEN TOPAKETA Lagun Artea (Sopela) – Coro Untzaga (Eibar) Coral del Hogar de animación de personas mayores (Haro) Ordua: 19:30 Tokia: Kurtzio...
article thumbnail  Zaila zen aurreko urteko marka haustea... baina ezina, ekinez egina! Pepetxinen omenez antolatzen den Sopelako VIII. Putxera Egunak marka guztiak hautsi ditu Eguraldia lagun izan ez arren, 163 putxera elkartu ziren, azaroaren 4an, Sopelako plazan, giro ederrean! Horietariko asko Sopelakoak izan ziren, baina bestelako udalerri ugarietatik ere gerturatu ziren: Santurtzi, Balmaseda, Trucios,...
article thumbnail  Uribe Kosta Gazteak azaroaren 14an hasi eta urtarrilaren 25era arte luzatuko den “Lehen sorospen eta desfibriladore automatikoa” ikastaroa antolatu du Sopelako Kurtzio kultur etxean. Ikastaroa, 16:30etatik 19:30etara egingo diren 16 sesioz osaturik egongo da (azaroak 14,16, 21, 23, 28  eta 30, abenduak 12,14, 19 eta 21 eta urtarrilak 9,11,16,18, 23 eta 25). Ekimenean, Sopela, Barrika,...
article thumbnailHauek dira Sopelako Udalak azaroan eta abenduan zehar antolatu dituen ekintzak: ERAKUSKETA “Afrika, Emakume izenarekin” Azaroaren 24ra arte Tokia: Kurtzio Kultur Etxea Sarrera doan Azaroak 2- LA FAMILIA BELIER Genero ikuspegiko zinema Osteguna Ordua: 18:00 Tokia: Kurtzio Kultur Etxea Gaztelaniaz Antolatzailea: Itzartu Elkartea Azaroak 4- VIII. PUTXERA EGUNA Pepetxinen omenez Larunbata ...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia