Eman izena Berbalagun eta Gurasolagun egitasmoetan!

Ikasturte berriarekin batera, martxan da Uribe Kostako Berbalagun programa. Aurten, beste urrats bat eman nahi izan dugu eta ikasturte honetan Gurasolagun egitasmoa jarri nahi dugu martxan.

Euskararen transmisioa bermatzeko, ezinbestekoa da gurasoen eta seme-alaben arteko hizkuntza harremanetan eragitea. Gurasolagun egitasmoarekin, guraso euskaldunak edota euskaraz ikasten ari direnak, egoera berdinean dauden beste guraso batzuekin harremanetan jartzea da helburua. Horretarako gurasoen mintzataldeak sortuko dira eta hilean behin guraso eta umeekin, tailer txikiak, irteera edo txangoak antolatuko dira.

Berbalagunen izena ematen duenak ostera, euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, azken finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du. Berbalagunak 5-6 pertsonako taldeetan elkartzen dira. Taldeak berak aukeratzen duen orduan eta egunean, minimoa astean ordu bat izaten da. Horrez gain, Berbalagun guztiak bilduko dituzten ekintzak ere antolatuko dira, ikastaroak, txangoak, hitzaldiak… modu honetan, euskararen harreman sareak gehiago zabaltzeko.

Informazioa jasotzeko edo izena emateko idatzi   E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  edo  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  helbide elektronikora.