Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako udal euskaltegiko ikasturte berriaren izen ematea, zabalik

Sopelako udal euskaltegiko ikasturte berriaren izen ematea, zabalik

Ikasturte berria... asmo berriak! Sopelako Udal Euskaltegiak ikasturte berriko matrikulazioen izen-ematea zabaldu du, irailaren 1etik 25era arte. Interesa duten sopeloztarrek (eta herrian erroldatuta ez dauden herritarrek) hainbat ikastaro izango dituzte eskura:

- Euskalduntze maila guztiak (1-A, 1-B, 2, 3)

- Guraso taldeak (hasiberriak, gurasoak lagunduz)

- Ostalari, dendari eta kirol monitoreentzako ikastaro bereziak

- Mintzapraktika

- Bizkaiera

Ordutegi, prezio eta bestelako informazioa jasotzeko, Udal Euskaltegira gerturatu zaitezke (Enrike Urrutikoetxea, 10), 94 676 31 54 telefonora deitu edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  e-postara idatzi.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia