Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaleko surf udalekuetan izena eman dutenentzako informazioa

Sopelako Udaleko surf udalekuetan izena eman dutenentzako informazioa

Sopelako Udalak, Euskara zerbitzuaren bitartez, surf udalekuak eskainiko ditu uztailean. Parte-hartzaileak 12-17 urte bitarteko sopeloztarrak izango dira, 1997 eta 2002 urteetan jaioak. Hamabostaldiak honakoak dira:

-       Uztailaren 1etik 11ra bitartean (astelehenetik ostiralera 10:00-14:00)

-        Uztailaren 14tik 24ra bitartean (astelehenetik ostiralera 10:00-14:00).

Hamabostaldi biak aukera daitezke. Eskatzaileak plazak baino gehiago izanez gero, zozketa egingo da.

Matrikulak hamabostaldi bakoitzeko:

-        Matrikula arrunta 85 euro (150 euro ez erroldatuak).

-        Bigarren seme-alaba 65 euro.

-        Hirugarren seme-alaba 55 euro.

-        Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzekotan 50 euro.

Izena emateak ekainaren 2tik 11ra bitartean egin ziren, eta IZENA EMAN ZUTEN PERTSONA GUZTIAK ONARTUAK IZAN DIRA (bi hamabostaldietan). Ordaintzeko epea ekainaren 13tik 24ra izango da, eta ordainagiria eta umearen osasun txartela Kurtzio Kultur Etxera, Sopelarinera, udaletxera edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.   helbidera bidali beharko da.

Ekainaren 25ean gurasoentzako batzarrak izango dira Kurtzio Kultur Etxean: 18:00etan lehenengo hamabostaldia eta 19:00etan 2. hamabostaldia.

Informazio gehiago: 94 657 92 79 – E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia