Sopelako Haurreskola Publikoak matrikulazio epea zabalduko du maiatzaren 5etik 14ra arte. Zerbitzu honen funtzionamendua zuzen-zuzenean ezagutu gura duten lagunek, apirilaren 29an horretarako aukera izango dute. Izan ere, ate irekien eguna izango da egun horretan, 18:30etik aurrera. Haurreskolak eredu euskalduna eta kalitatezkoa eskaintzen du, profesional kualifikatuen esku.
Informazio gehiago:
Antzar potzu, 12, 48600 SOPELA
94 676 2559
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.