Udalak auzokideekin batera ospatu du udalerriko izen aldaketa, BIDEOA IKUSGAI
- Bisitak: 5995
Horren ostean, bideo bat jarri zen, prozesu honetan parte hartu duten erakundeen kideekin: Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren izenean, Mirari Alberdi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Sailburuordetzaren izenean, Betitxe Saitua Sopelako Udalaren izenean eta Mikel Begoña Aitxu Euskara elkartearen izenean.
Ekitaldiarekin jarraituz, herriko bertsolari txikiak igo ziren oholtzara, publikoaren gozamenerako.
Bertsoak entzun eta gero, bigarren bideo bat proiektatu zen. Kasu honetan, urtetan "Sopela" izena aldarrikatu duten lagunen adierazpenak jaso ziren. Euren izenean egin zuten berba Bene Markaidak, Josetxu Perez Ansoleagak eta Gabi Basañezek. BIDEOA HEMEN KLIK EGINEZ IKUS DAITEKE.
Ekitaldia biribiltzeko, Ruper Ordorikaren kontzertuagaz gozatzeko aukerea izan genuen, kontzertu oso berezi batean.
Zorionak denoi!